Berriak Lehendakaritza
Eu

2012, Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea

2012.eko urtarrilak 11

Gernika eta beste hiri batzuen bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, kultura-jardueren programa batek “iraganeko izugarrikeriak jorratuko ditu, etorkizuneko bizikidetza aldarrikatzeko”

Memoriaren, kontaketen eta justiziaren bidez iraganeko izugarrikeriak kontatzea eta etorkizunean bizikidetza adostasunean eta batasunean oinarritzea lortzea. Helburu horrekin jarri da martxan Bakearen eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urteko jarduera-programa. 2012an zehar, duela 75 urte Otxandio, Durango, Gernika eta Euskal Herriko beste herri batzuk suntsitu zituzten bonbardaketak gogoratuko dira. Patxi López lehendakariak azpimarratu du “azken hamarkadetako iraganaren memoria aintzat hartu gabe nekez ekidingo dugula berriz gauza bera gertatzea”; hori dela eta, euskal herritarrak “herrialde begirunetsuago, toleranteago eta elkartuago bat lortzeko guztiok egin behar dugunari buruz” gogoeta egitera animatu ditu. Lópezen hitzetan, ETAk jarduera terrorista bertan behera utzi izana “demokraziaren garaipen bat da, eta guztiok ospatu behar dugu”. “Garrantzi berezia” ematen dio ekimen honi, “oraindik talde terrorista inolako ordainik gabe desegitea lortu behar baitugu”.

Patxi López lehendakariak, Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak 2012 Fundazioak antolatu duen jarduera-programaren xehetasunak azaldu dituzte gaur goizean Lehendakariaren egoitzan (Gasteizen) eskaini duten prentsaurreko batean.

Programazio horren barruan, urtearen hasiera ofiziala gailendu da, baita otsailean Bilboko Arte Ederren Museoan erakunde-adierazpen bat irakurriko dela ere. Bertan, “La maleta mexicana” argazki-erakusketa egingo da, Robert Capa-k, Gerda Taro-k eta David Seymour-ek Espainiako gerra zibilarekin lotuta egin zituzten argazkiekin.  Apirilaren 26an, Gernikako Udalarekin lankidetzan, ekitaldi bat eta jarduera batzuk antolatuko dira Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira, biktimen omenez eta herria suntsitu zuen gertakari lazgarri hura gogoratzeko.

Apirilean, era berean, Bizikidetzari eta Memoriari buruzko Biltzar bat egingo da, terrorismoak gure gizartean izan dituen ondorioei, biktimen lekukotzei eta nazioartean arlo horren inguruan bizi izan diren esperientziei buruzko hainbat panelekin. Biltzarraz gain, jada martxan jarritako beste ekimen batzuk ere gauzatuko dira, adibidez, Memoria Mapa eta biktima guztien Memoriaren Eguna (azaroaren 10a), eta, horrez gain, Terrorismoaren Biktimen Memoriala eta Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutua sustatuko dira.

(IKUSI EGITARAU OSOA INFORMAZIO HONI ERANTSITAKO DOKUMENTUAN)


Prentsaurrekoan ekimen honen inguruko bideo bat ikusi dute.

Iruzkin bat
  • @Kekonen
    2012.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    2012 Ano de las Culturas por la Paz y la Libertad http://t.co/KuHAF12f

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)