Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Urola osoko, Goierri eta Debagoienako 37 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

2023-07-13
  • Azpeitian ospatutako ekitaldi honek amaiera eman dio EAEko hainbat herritan egin den topaketa birari. Jardunaldi horietan 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortu da
  • Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen
  • 2022an burutu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatutako egitasmoaren hirugarren edizioa, jadanik 650 ETE akreditatu baino gehiagorekin

 

Urola osoko, Goierri eta Debagoienako 37 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Azpeitiko Basazabal Jauregian, eta bertan izan dira Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia; Gotzon Bernaola,  Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusia, eta Ana Azkoitia, Azkoitiko alkatea eta Iraurgi Berritzeneko ordezkari instituzionala.

 Azpeitiko ekitaldi honek amaiera eman dio EAEko hainbat herritan egin den topaketa birari. Jardunaldi horietan 321 enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortu da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartea (AFM), Basque Food Cluster,

 Debagoieneko Mankomunitatea, Goieki Goierriko garapen-agentzia, Tokiko Arrantza Ekintza Taldea (GALP), Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza agentzia, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea, Siderex Euskadiko Siderurgia Klusterra, Urola Garaiko Uggasa garapen-agentzia eta Urola Kostako Mankomunitatea.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Urola osoko, Goierri eta Debagoienako enpresa txiki eta ertainek 45 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

 Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: zulagailuak egiten dituen Erlo Group enpresa azkoitiarrak merkatu berrietara irekitzeko proiektu bat gauzatu du; Siliconas Silam zumaiarrak silikonazko elastomeroak eraldatzen dihardu eta bere produkzio-sistema hobetzeko lan egin du, Lean Manufacturing delakoaren bidez; Zalbidiako Euskaber kooperatibak, aske dauden oiloak hazten eta zaintzen aritzen den baserritar taldeak osatuta, kontsumitzaileen perfila aztertzeko proiektu batean aritu da Hazinnova programari esker.

 2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

  

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

 

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN urola osoko, Goierri, ETA DebagoienaKO 37 ENPRESAK

 

UROLA ERDIA

  

DIATEC

Azpeitia

ERLO TALADROS Y ROSCADORAS

Azkoitia

IBERMACH SPECIAL MACHINERY

Azkoitia

INDUSTRIAS ORMOLA

Azpeitia

INISA AUTOMATION

Azpeitia

LANDETA BURDIN LANAK

Azpeitia

MANIPULADOS ARAMBURU

Azpeitia

MKCOIN WORLDWIDE

Azpeitia

UROLAKO KOMUNIKAZIO TALDEA

Azpeitia

XABI MOBILIARIO

Azpeitia

 

UROLA KOSTA

  

COFRADIA DE PESCADORES ELCANO

Getaria

ENRIQUE KELLER

Zarautz

GRUPO DE COMPRAS EDERTO

Zumaia

NEWTECK

Zumaia

SILICONAS SILAM

Zumaia

   

urola garaia

  

EGUMENDI

Urretxu

ESCALERAS EIMA

Urretxu

PREMANK SERVICIO DE PREVENCIÓN AJENO

Urretxu

  

 

GOIERRI

 

 

CALDERERÍA MECANIZADA AITZGORRI

Idiazabal

EKOEREIN MG

Idiazabal

EUSKABER

Zaldibia

MEKATEK MEKANIZATUAK

Idiazabal

MONTTE

Beasain

PULYDEC BURGOS

Beasain

QUESOS ALDANONDO

Olaberria

  

 

DEBAGOIENA

 

 

CALDERERÍA EPELE

Arrasate/Mondragon

EMBALAN3 SISTEMAS DE EMBALAJE

Bergara

GOMIZTEGI KOOPERATIBA ELKARTEA

Oñati

IDR

Elgeta

INDUSTRIAS UGATU

Bergara

ONENPRO

Arrasate/Mondragon

OSARTEN

Arrasate/Mondragon

BOLINTXO

Bergara

SUFERSA

Elgeta

SUMINISTROS ELGETA

Elgeta

ZERBIMEK

Arrasate/Mondragon

ZUBILLAGA HILTEGIA

Oñati

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
  • Aitor Urzelai Inza
    SPRI - Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia (XII legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ana Azkoitia, Azkoitiko alkatea eta Iraurgi Berritzen agentziako ordezkari instituzionala