Bingen Zupiriak EGOren papera nabarmendu du Euskadin talentu musikala identifikatu eta trebatzeko katean
- Kultura sailburuak EGO-Euskal Herriko Gazte Orkestraren Udako Topaketaren aukezpenean parte hartu du
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak EGO-Euskal Herriko Gazte Orkestraren Udako Topaketaren aurkezpenean parte hartu gaur goizean.
Aurkezpen horren esparruan, sailburuak musika- eta arte-jardueretan talentuak duen garrantzia gogorarazteko aprobetxatu du, eta EGOk Euskadin musikaren arloan dagoen talentu hori identifikatzeko duen gaitasuna nabarmendu du, "gazteei prestakuntzan lagunduz eta profesionaltasunari bultzada emanez". Hala, Bingen Zupiriak aitortu du talentua identifikatu eta babestea dela gizarte gisa dugun erronketako bat. "Talentua prestatzeko eta erakartzeko kate horren maila handienean kokatzen dugu EGO", adierazi du.
Udaren iritsierarekin batera, Euskal Herriko Gazte Orkestrak azken ukituak ematen ari da udako topaketei, non 80 musikari gazte baino gehiago elkartuko diren. Udako bira lau kontzertuk osatzen dute, guztiak, orkestrako zuzendari artistiko den Rubén Gimenoren zuzendaritzapean. Gauzak honela, Hondarribian (uztailak 16), Bilbaon (uztailak 17), Gasteizen (uztailak 18) eta Donostian (uztailak 19) arituko da gazte orkestra.
Gainera, nabarmentzekoa da, lehenengo aldiz, Donostiako Jazzaldian arituko dela EGO, Europan estreinezko eskainiko den egitarau batekin gainera. EGOko harizko orkestra bat Kenny Barron eta bere hirukotearekin arituko da, Jazzaldiaren abonu egitarauaren baitan, Kursaal Auditorioan, uztailaren 21ean.
Gogora ekarri behar da Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, izaera estrategikoko proiektu bezala, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta, eta hasieratik izan du BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa.