Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegien erabilera eta irakurzaletasuna bultzatzeko 350.000 euroko diru partida onartu du (Gobernu Bilera 2023-7-11)

2023-07-11

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 350.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko. Liburuekiko eta liburutegiak erabiltzeko ohituraren sustapena indartzeko iazko deialdiarekin alderatuta, partida 20.000 euro handitu da, batez ere haur eta gazteen arteko zaletasuna bultzatzeko.

Irakurzaletasuna sustatzeko, batez ere haur eta gazteen artean, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan kultura eta liburutegi zerbitzuak hedatzeko jarduerak lagunduko dira diruz. Besteak beste, honakoak:

  • Irakurzaletasuna sustatzearen arloan profesionalei prestakuntza espezifikoa emateko jarduerak.
  • Irakurketako jarduera osagarriak (ipuinaren ordua, irakurketa-tailerrak eta abar).
  • Liburuaren inguruko erakusketa bibliografikoak, solasaldiak eta abar antolatzea.
  • Literatura-lehiaketak antolatzea.
  • Liburua eta liburutegiak sustatzeko kanpainak, bereziki haur eta gazteen artean irakurle berriak erakartzeko.

Dirulaguntzak banatzeko irizpidea biztanleriaren araberakoa izango da eta erakunde onuraduneko haurren eta gazteen biztanleria, 0 eta 18 urte artekoa, hartuko da kontuan. Gainera erakundeek aurkeztutako proiektuen aurrekontuaren %75erainoko dirulaguntza jaso ahal izango dute eta laguntza hori ez da inoiz 30.100 euro baino gehiagokoa izango. 

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia irailean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iazko deialdian guztira 150 udalek jaso zuten Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien zerbitzuen erabilera eta irakurketa sustatzeko dirulaguntza.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko