qrcode

Euskadi Europako Eskualde Berritzaile gisa indartu da (Gobernu Bilera 2023-7-11)

2023-07-11
  •  Regional Innovation Scoreboard 2023k (RIS 2023) “berrikuntza handiko” eskualdeen taldean kokatzen du Euskadi, 239 eskualdetako # 72raino 21 postu igo ondoren
  • Ondoen kokatuta dagoen estatuko Autonomia Erkidegoa da eta berrikuntzan duen errendimendua EB-27ko batez bestekoa baino handiagoa da (% 109,8)
  • Beste behin ere, Europako Batzordeak “bikaintasun-gune” (pocket of excellence) gisa aipatzen du Euskadi, berrikuntza handiko eskualdea delako berrikuntza ertaineko estatu batean
  • Indargune nagusiak honako hauek dira: gazteen kualifikazio handia, berrikuntzaren inpaktu handiak produktu berrien salmentari dagokionez eta bizialdi osoko ikaskuntza-prozesuetan dauden pertsonen ehuneko handia
  • Euskadik ETE berritzaileen ehunekoa handitzeko erronkari eusten dio, baita berrikuntzarako jardueretan inbertsioa handitzeko erronkari ere, besteak beste diseinuan, marketinean, jabetza intelektualaren eta industrialaren kudeaketan edo prestakuntzan

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak 2023ko Europako eskualdeen berrikuntza-rankingean Euskadik izan duen bilakaeraren eta egoeraren berri eman du.

Europako Batzordeak argitaratu berri duen "Regional Innovation Scoreboard (RIS) 2023" txostenean jasotzen denez, Euskadi "berrikuntza Handiko" Europako eskualdeen artean dago, 2016tik bere errendimendu berritzailea % 11,5 hazi ondoren.

EBko batez bestekoarekin alderatuta, berrikuntzako errendimenduaren hobekuntza oso nabarmena da, % 103,6tik % 109,8ra. Ondorioz, 93. posiziotik 72. postura igo da Europako 239 eskualde berritzaileetan. Informazio publikoa duten adierazle guztien hobekuntza orokorrari esker izan da hori.

"Regional Innovation Scoreboard" delakoak Europako eskualdeko berrikuntza-sistemen jarduna neurtzen du, eta arlo horretako nazioarteko erreferentzia nagusitzat jotzen da.

Eskualde gehienak berrikuntza-kategoria berarekin edo dagokien estatukoaren azpitik katalogatzen dira. Euskadi berrikuntza handiko eskualdea da, berrikuntza moderatuko estatu kategorizatu batean. Horregatik, Europako Batzordeak Euskadi “bikaintasun-gunetzat” (pocket of excellence) jotzen du. Hau da eskualde gutxi batzuen kasua: Pragako eskualdea Txekian; Trentoko probintzia autonomoa, Friul-Venezia Julia edo Emilia-Romagna Italian; edo Budapest eskualdea Hungarian.

Euskadiren jarduera berritzaileak Europar Batasuneko batez bestekoa baino ia % 10 handiagoa da (+% 9,8). Halaber, Estatuko batez bestekoaren oso gainetik dago (+% 23), gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta.

Indargune nagusiak berrikuntzak produktu berrien salmentan duen inpaktuan eta gazteen kualifikazio altuan datza. Diseinu komunitarioetan berrikuntza babestearekin lotutako erronkak batzuk ere aurkezten dira.

Berrikuntza handia berrikuntza ertaineko Estatu batean

Txostenak azaltzen duenez, berrikuntza handiko eskualdeak berrikuntza handiko herrialdeetan aurkitu ohi dira. Hala ere, berrikuntza moderatuko herrialdeetan kokatutako "bikaintasun-polo" batzuk ere aurki daitezke, hala nola Euskadi Espainiako Estatuaren barruan.

Euskadi da ranking horretan hobekien kokatuta dagoen estatuko Autonomia Erkidegoa, eta Madril, Katalunia eta Nafarroa bezalako erreferentziazko beste eskualde batzuen gainetik dago, “berrikuntza handiko eskualde” gisa katalogatuak daudenak. Gainera, edizio honetan puntuazioa hobetu du bigarren eskualdearekiko, Madrilgo Erkidegoa, alegia. Zehazki, 2021ean bere puntuazioa Madrilgoa baino ehuneko 2,6 puntu handiagoa zen, eta edizio honetan alde hori ehuneko 3,2 puntura handitu da.

Ia herrialde guztietan eskualderik berritzaileena herrialdeko hiriburua da. Hala ere, Euskadi salbuespena da, Madrilgo Erkidegoa baino berrikuntza-maila handiagoa baitu. Kasu hau oso egoera gutxitan gertatzen da, adibidez, lehen aipatutako Italiako eskualdeekin, Alemaniako Bavaria Garaiarekin edo Belgikako Flandesekin.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @arantxa_tapia
    2023-11-29

    Comentario de Twitter:
    @Eib777777 @Cotec_Innova @cristinagarmend @Innobasque @grupospri @AmundarainMikel @estiherlavina @EkoGarapena @Gob_eus Kaixo! A nivel de la UE, según el Regional Innovation Scoreboard 2023 que elabora la Comisión Europea, Euskadi se sitúa en el grupo de territorios de “alta innovación”, después de ascender 21 puestos hasta la posición 72 de 239.

    https://t.co/DU01fFZo5X

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan