Berriak Justizia eta Herri Administrazioa

Gobernu Kontseiluak aurrekontuen Legean aurreikusitako enplegu publikoko neurri osagarriak onartu ditu (2012-01-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko urtarrilak 10

Erabakia, aurreikusitako enplegatu publikoentzako neurri osagarriak onartu dira

Gobernu Kontseiluak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, Euskal AEko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aurreikusitako enplegatu publikoentzako neurri osagarriak onartu ditu gaurko bileran.

Neurri horiek honako hauen aldi baterako etendura ekarriko dute (2012. urtean):

- Borondatez erretiratzeagatiko primak.

- Txanda-kontratuak egiteari buruzko konpromisoak. Horrelako kontratuak izapidetzea salbuespenezko kasu batzuetan baino ez da baimenduko.

- Adinagatik orduak hartzeko ematen diren baimenak, haiek lanaldia aldatu baina ordainsarietan murrizketarik ekartzen ez duten kasuetan.

- 65 urte betetzen dituzten funtzionarioek zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeko aukera.

Kontseiluak, era berean, gaixotasunagatiko bajei lotutako osagarrien taula onartu du.

Gertakizun arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatik ordaintzen den enpresa-osagarria, hasiera-datatik Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 128. artikuluan aurreikusitako gehienezko epea agortu arte, hartzekoen % 100 arte osatuko da, gertakizunaren zioa honako kasu hauetakoren batek eragiten duenean:

- Amatasuna

- Aitatasuna

- Haurdunaldiagatiko arriskua

- Arriskua edoskitzaro naturalean

- Ospitaleratzea

- Ebakuntza kirurgikoa

- Laneko gertakizunak

Gaixotasun arruntagatiko nahiz lanetik kanpo izandako istripuagatiko ABEen kasuetan, osagarria honako arau hauen arabera kalkulatuko da:

a. Bajako lehenengo egunetik bajako hirugarren eguna arte, ordainsarien % 50 ordainduko da, ekitaldiko lehenengo baja denean, eta % 40, bigarren bajan. Ondorengo bajetarako, osagarria laugarren egunetik aurrera ordainduko da.

b. Bajako laugarren egunetik hogeigarren eguna arte, osagarri bat ordainduko ordainsarien % 75 iritsi arte.

c. Hogeita batgarren egunetik berrogeita laugarren eguna arte, osagarri bat ordainduko da, ordainsarien % 85 iritsi arte.

d. Bajako berrogeita bosgarren egunetik aurrera, osagarri bat ordainduko da, ordainsarien % 100 iritsi arte.

Eusko Jaurlaritzak irmo eusten die bere konpromisoei: enplegu publikoko egonkortasunaren babesa, administrazio publikoaren zerbitzuko langileen prestakuntza, eta lana eta familia-bizitza uztartzeko neurri berrien garapena; gainera, bere enplegatu publiko guztien profesionaltasuna aitortzen du berariaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan