Eman odola!
Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak eta udaltzaingoek areagotu egingo dituzte Euskadin abiadura kontrolatzeko kanpainak

2023-07-09
  • Kontrolak uztailaren 10etik 16ra bitartean indartuko dituzte Euskadiko bide-sareko errepide eta kaleetan

Eusko Jaurlaritzak areagotu egingo du abiaduraren kontrola, uztailaren 10etik 16ra bitartean gauzatuko diren kanpainekin.

Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.

Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Gainera, kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.

Abiadura kontrolatzeko kanpaina horiek trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urterako programatu diren 45 kanpainen egutegiaren barruan daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak