Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak euskararen etengabeko judizializazioa kritikatu du eta euskal autogobernua errespetatzea eskatu du

2023-07-06
  • Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendi ez dator bat Konstituzio Auzitegiaren (TC) epaiarekin. Epai horrek baliogabetu egin du udaleko kideek dokumentazioa gaztelaniaz eskatzeko euskara ez dakitela alegatu behar izatea
  • Uste du Konstituzio Auzitegiaren ebazpenak euskal autogobernuaren higaduran sakontzen duela, eta beste mespretxu bat dakarkiola euskarari eta gai horren inguruko adostasun sozialari

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Olatz Garamendik gogor kritikatu du Konstituzio Auzitegiaren epaia, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen (ETEL) 6.2 artikuluari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJPV) sustatutako konstituzio-kontrakotasuneko auzia baiesten duena.

Vox alderdiak Euskadiko toki erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeko 179/2019 Dekretuaren aurka EAEko Auzitegi Nagusian aurkeztutako errekurtsoa da auzi honen jatorria.

Konstituzio Auzitegiak argitaratutako informazio ohar baten bidez epaiak aurreratu du xedapen hori baliogabetuta geratzen dela, eta toki erakundeen gai zerrendak, mozioak, erabakiak eta aktak gaztelaniaz idazteko euskara ez jakitea eskatzea, euskarari lehentasunezko tratua ematea dela. Auzitegiaren ustez, horrek toki erakundeetako kideen hizkuntza eskubideak kaltetzen ditu.

Eusko Jaurlaritza ez dator bat erabakiarekin, eta uste du euskal autogobernua urratzen duela eta beste mespretxu bat dakarkiola euskarari, haren hiztunei eta Euskadin gai horren inguruan dagoen adostasun sozialari. Konstituzio Auzitegiaren erabakiak autogobernua azken urteotan jasaten ari den higaduran sakontzen du Estatuak birzentralizazioa indartzen duen neurrian. Epai horrek ez du aintzat hartzen azken lau hamarkadetan gure administrazioetan egin den elkarrizketa eta akordio bidea.

Garamendiren ustez, legeak ez du ezartzen euskararen nagusitasuna gaztelaniaren aldean, eta artikulu honen zatiak ez diola froga-kargarik gehitzen euskara ez dakien udalbatzako kide bati. Gainera, gogorarazi du Konstituzio Auzitegiak berak jada ebatzita duela toki erakundeek euskara eta gaztelania normaltasunez erabil ditzaketela, bai barne harremanetan, bai haien arteko harremanetan, bai partikularrekin dituzten komunikazioetan.

Garamendi Sailburuak euskararen judizializazio bizia gaitzetsi du, eta ohartarazi du hizkuntzaren ideologizazio baten aurrean gaudela, bere testuinguru naturaletik ateratzen dena (berezko duen pertsonen arteko komunikazio naturala), eta halako kontraktibismo batera eramaten dela, eta, kasu honetan, toki korporazioetako kideen lanari eragiten diola, erabiltzen dituzten dokumentu idatziei dagokienez.

Epaiak Konstituzio Auzitegiko Laura Díez Bueso eta Ramón Sáez Valcarcel magistratuen boto partikularrak ditu, eta konstituzio-kontrakotasun auzia ezetsi egin behar zela hausnartu dute.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-07-07

    Itzulpen automatikoko baliabideak egonda, ez dut ulertzen jatorrizko hizkuntzarekiko errespetuarekin katuari hiru oin bilatzea da kontua.

  • Argazkia Xaver
    2023-07-07

    Habiendo recursos de traducción automática no entiendo con el respeto a la lengua original se trata de buscar tres pies al gato.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)