Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadi “txikiegia da gauza guztietatik hiru izateko”

2012.eko urtarrilak 11

Patxi Lópezen gobernuak gaur goizean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du euskal erakundeen arteko bikoizketei eta eraginkortasun gabeziei buruzko txostena

Euskadin eskumenen bikoizketek 403 milioi euroko gastua eragiten diote, gutxienez, Autonomia Erkidegoari. Manu Salinero Lehendakaritzaren idazkari nagusiak eta Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak aurkeztu dituzten ondorioen arabera, “eskumen-sistemaren araudia berrikusteko” ordua da. Salinerok Legebiltzarrari “elkarrekin hausnartzeko” eskatu dio, baita EAEko erakunde-sisteman egon litezkeen bikoizketa eta eraginkortasun gabezia horiek ekiditeko ere.

Manu Salinero Lehendakaritzako idazkari nagusiak “Bikoiztasun eta Alferrikako Lanei buruzko Txostena”ren metodologia eta ondorioak azaldu ditu, gaur. Aipatu txostena joan den urriaren 4an bidali zitzaion Eusko Legebiltzarrari. Txostena Legebiltzarreko taldeei aurkezterakoan, Manu Salinerok esan duenez, “Euskadi erkidego txikiegia da dena hirukoiztuta edukitzeko”.  

Txostenaren arabera, dauden bikoiztasunek 403 milioi euroko gastua dakarte, eta baliteke askoz gehiago ere egotea. Idazkari nagusiak azaldu duenez, zifra hori politika publikoen eta udalen “lagin esanguratsua” aztertzearen ondorioa da, partida guztiak eta administrazio guztiak kontuan hartu gabe. Ildo horretan, atzemandako alferrikako lanak nabarmendu behar dira lan bikoiztuak baino, azken horietan “aurrezki-poltsa handiagoa” egon baitaiteke.

Aurkezpenean, Manu Salinerok azpimarratu du euskal eredu instituzionala hobetzeari ekin behar zaiola, alderdien arteko gatazketan erori gabe, eztabaida hori herrialde osoari interesatzen baitzaio, hau da, talde guztiei eta sentikortasun politiko guztiei. Orobat, nabarmendu duenez, euskal herritarrak ez daude herrialde hirukoiztuta izateko moduan, Lehendakariak berak txostena aurkeztean azaldu zuen bezala.

Gaur aurkeztutako txostena aitzindaria da Euskadin zein Estatuan; aurreneko aldia baita euskal administrazioaren hiru mailen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak) jarduerak aztertzen direna.  Datuak erkatzeko prozesu zabala egin da, gainera, Jaurlaritzako sailetan, udaletan eta EUDELen: 70 bilera, guztira. Ildo horretatik, Lehendakaritzak posta bidez eskatu zien foru aldundiei behin baino gehiagotan, 2010eko maiatzean, prozesu horretan parte hartzeko, baina diputazioek ez zuten proposamena onartu. Batzorde Bereziko kideen ustez garrantzitsua izango zatekeen, ordea, foru aldundien partaidetza.

2010eko azaroan hasi zen Sozioekonomia-gaietarako Lehendakariaren Aholku Batzordea eskatzen gogoeta egiteko Euskadiko lurralde-sare konplexuari eta haren eraginkortasunari buruz.  Idazkari nagusiak komentatu duenez, batzordeko kideen ustez, eginiko azterteketa “aurreneko pauso ona” da eta norabide egokian emanda.

Eztabaida-txandetan, Legebiltzarreko talde guztiek harrera ona eman diote txostenari; lanabes egokitzat jotzen baitute Euskadiren etorkizunerako erabakigarria izango den gai bati ekiteko, eta, era berean, aurrera egiteko jarduera publikoan arrazionaltasun eta eraginkortasun handiagoz.

Talde gehienek eskatu dute sakon hausnartzeko euskal sare instituzionalari  buruz; Euskadik bizimodu-maila handia eta ratio sozioekonomiko onak baditu ere, euskal administrazio publikoen jarduera orain baino eraginkorragoa izan daiteke eta.

Txostena aurkeztu ondoren, Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak parte hartu du Batzordean. Batez ere hiru aztergai nagusi izan ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko harreman finantzarioak; euskal finantza- eta erakunde-ereduan eragin aipagarria duten legeak eta arauak; eta administrazioek zerbitzuak eskaintzeko darabiltzaten ereduetan eragina izango duten era askotako beste hainbat faktore.

Horrekin lotuta, sailburuak ziurtatu du legegintza-, finantza- eta zerga-lanabes jakin batzuk baliatuta posible izango dela euskal administrazioen zerbitzuak arrazionalizatzea.

3 iruzkin
  • @txarliegarcia
    2012.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    @zuribr jajaja, no mujer. La cosa va de esto: http://t.co/SHnSqRiE
    Se podrían ahorrar 400 millones #casiNadaVamos

  • @masana
    2012.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi es una comunidad “demasiado pequeña para tener tres de todo”. http://t.co/qvuJgR09

  • @speivon
    2012.eko urtarrilak 12

    Comentario de Twitter:
    Euskadi es una comunidad demasiado pequena para tener tres de todo http://t.co/UpvcsVvp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)