Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak gaixotasunekin lotutako sari osagarriak murriztuko ditu absentismoari aurre egiteko

2012.eko urtarrilak 10

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu ditu aurrekontuen legean aurreikusitako enplegu publikoko neurri osagarriak

EAEko gobernuak langile publikoei gaixotasun-bajengatik ordaintzen dizkien osagarriak murriztea erabaki du “absentismo-indize altuak” murrizteko; izan ere, Lehendakaritzaren bozeramailearen arabera, Administrazioarentzat “jasangaitzak” izatera iristen dira. Gaur onartu diren neurriak 2012an soilik egongo dira indarrean, eta Patxi Lópezen gobernuak 96 milioi euro inguru aurreztea espero du.

Gobernu Kontseiluak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, Euskal AEko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean aurreikusitako enplegatu publikoentzako neurri osagarriak onartu ditu gaurko bileran. Neurri horiek honako hauen aldi baterako etendura ekarriko dute (2012. urtean Borondatez erretiratzeagatiko primak: Txanda-kontratuak egiteari buruzko konpromisoak. Horrelako kontratuak izapidetzea salbuespenezko kasu batzuetan baino ez da baimenduko; adinagatik orduak hartzeko ematen diren baimenak, haiek lanaldia aldatu baina ordainsarietan murrizketarik ekartzen ez duten kasuetan; 65 urte betetzen dituzten funtzionarioek zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeko aukera.

Kontseiluak, era berean, gaixotasunagatiko bajei lotutako osagarrien taula onartu du.

Gertakizun arruntek eragindako aldi baterako ezintasunagatik ordaintzen den enpresa-osagarria, hasiera-datatik Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 128. artikuluan aurreikusitako gehienezko epea agortu arte, hartzekoen % 100 arte osatuko da, gertakizunaren zioa honako kasu hauetakoren batek eragiten duenean: amatasuna, aitatasuna, haurdunaldiagatiko arriskua, arriskua edoskitzaro naturalean, ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa edota laneko gertakizunak.

Gaixotasun arruntagatiko nahiz lanetik kanpo izandako istripuagatiko ABEen kasuetan, osagarria honako arau hauen arabera kalkulatuko da:

a. Bajako lehenengo egunetik bajako hirugarren eguna arte, ordainsarien % 50 ordainduko da, ekitaldiko lehenengo baja denean, eta % 40, bigarren bajan. Ondorengo bajetarako, osagarria laugarren egunetik aurrera ordainduko da.

b. Bajako laugarren egunetik hogeigarren eguna arte, osagarri bat ordainduko ordainsarien % 75 iritsi arte.

c. Hogeita batgarren egunetik berrogeita laugarren eguna arte, osagarri bat ordainduko da, ordainsarien % 85 iritsi arte.

d. Bajako berrogeita bosgarren egunetik aurrera, osagarri bat ordainduko da, ordainsarien % 100 iritsi arte.

Eusko Jaurlaritzak irmo eusten die bere konpromisoei: enplegu publikoko egonkortasunaren babesa, administrazio publikoaren zerbitzuko langileen prestakuntza, eta lana eta familia-bizitza uztartzeko neurri berrien garapena; gainera, bere enplegatu publiko guztien profesionaltasuna aitortzen du berariaz.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2012.01.10)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-01-10n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • 2012.eko urtarrilak 11

    Si se lee el titular parece que la noticia puede decir una cosa, pero si lees después, la verdad es que la decisión no parece mal encaminada. seguramente que no gustara a quienes se vena afectados injustamente por quienes abusan de los derechos y privilegios de su función. no es de recibo que con la que está cayendo haya quienes sigan beneficiandose del sistema.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)