Elkarlan Sariak
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu du ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuekin irakasle ez diren langileen ordutegi bereziei buruz

2023-06-30
  • EAEko zentro publikoetan lan egiten duten Laguntzako Langileen Eskalako eta Laguntzaileen Eskalako 800 pertsona inguruk lanaldia egokituko dute, ordutegi bereziak ezarriz
  • Gainera, akordioak oporrak eta baimenak, prestakuntza ikastaroetara joateko eskubidea eta lan-arriskuen prebentzioari buruzko neurriak ere jasotzen ditu

Eusko Jaurlaritzak akordio bat lortu du Administrazio Orokorrean ordezkaritza duten lau sindikatuekin, ELA, LAB, UGT, CCOO, Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan irakasle ez diren langileentzat ordutegi bereziak ezartzeko.

Laguntzako Langileen Talde Profesionala Eskalako eta Laguntzaileen Eskalako 800 pertsonak baino gehiagok EAEko zentro publikoetan lan egiten dutenak eta beste lan kategoria batzuek izango dira akordio honen onuradun eta, horren bidez, beren urteko egutegia eta lan ordutegiak egokituko zaizkie.

Hala, akordioak hainbat gai jasotzen ditu, hala nola ikasturtea hasi aurretik urteko egutegia egitea eta urteko gehieneko lanaldiaren betetzea egokitzea. Gainera, neurri uniformeak hartuko dira laneko arriskuen prestakuntzan eta prebentzioan.

2 iruzkin
  • 2023-07-01

    Zorionak akordioa lortzeagatik

  • 2023-07-01

    Felicidades por conseguir el acuerdo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)