Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekak Ertzaintzako Trafikoko Lurralde Unitateetako agenteak agurtu ditu Frantziako Tourra hasi bezperan

2023-06-30
  • Ertzaintzako 54 motor-gidarik, Garde Républicaine de France motor-gidariekin koordinatuta, lagunduko diete txirrindulariei Euskadin egingo diren hiru etapetan

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak lagunduta, Frantziako Tourra hasi aurreko Ertzaintzaren koordinazio-bileran izan da gaur arratsaldean, Frantziako txirrindulari-probaren segurtasun publikoa bermatzeko makro operatiboan parte hartuko duten Trafikoko Lurralde Unitateetako agenteak agurtzeko.

Lasterketaren aurretik egingo den azken errepasoa izan da, eta bertan izan dira, besteak beste, bihartik aurrera hiru lan-taldetan (hasieran, karabanan eta tropelarekin), eta Garde Républicaine de France motor-gidariekin batera, lasterketan, txirrindularien eta proba aurrez aurre ikusi nahi duten zale guztien segurtasuna bermatzeko, prebentzio, zaintza, kontrol eta laguntza lanak egingo dituzten 54 motor-gidariak.

Bestalde, astean zehar Ertzaintzak informazio-saio ugari egin ditu segurtasun-operatiboan esku hartuko duten unitateekin. Gutxi gorabehera, egunero 1.500-1.700 ertzainek parte hartuko dute dispositiboan.

INOIZ IZAN DEN OPERATIBO HANDIENA

Hiru egunetan Ertzaintzak koordinatuko du Euskadin inoiz izan den segurtasun-operatibo handiena, eta hauek izango dira bertan parte hartuko dutenak:

  • 21 ertzain-etxeetako herritarren babeserako agenteak
  • Zaintza eta Erreskate Unitateko uretako, mendiko/eskaladako eta aireko taldeak.
  • Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea.
  • Txakur Unitatea.
  • Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Trafikoko Lurralde Unitateak.
  • Inteligentzia Bulego Nagusia.
  • Esku-hartzerako Unitatea.
  • Ikerketako Unitate Nagusia.
  • Brigada Mugikor Unitatea.
  • Miñoiak.
  • Hiru lurraldeetako 3 Aginte eta Kontrol Zentroak (Ardatz).
  • Idazkaritza Nagusia, eta abar.
  • Lasterketak zeharkatuko dituen herrietako udaltzaingoak.
  • Frantziako Polizia Nazionala.
  • Gendarmerie National Française
  • Euskal Poliziako azken promozioko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako 500 ikasle.
  • 800 Tour Lagun baino gehiago informazio- eta laguntza-lanetan.
  • Tailer mugikor bat 2 mekanikarirekin, etapetan polizia-ibilgailu guztiei euskarria emateko.
  • 26 suhiltzaile-parke guardian (10 Bizkaian, 9 Gipuzkoan eta 7 Araban), 120 pertsona etapa bakoitzeko.
  • Osakidetzako mediku 1 lasterketan, Tourreko osasun-zerbitzuko arduradunarekin batera.
  • Osakidetzako osasun-postu aurreratu 1, honako hauek osatua: osasun-larrialdietako teknikari 1, 2 erizain, oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia 1 eta, kasu batzuetan, bizi-euskarri aurreratua duen anbulantzia 1 erizainarekin.
  • Oinarrizko bizi-euskarria duten 7 anbulantzia.
  • Bizi-euskarri aurreratuko 2 anbulantzia erizainarekin.
  • Bizi-euskarri aurreratu medikalizatua duen anbulantzia 1.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josu Bujanda (Ertzaintzaren burua)