Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ez du onartuko ETAren presoei buruz “madarikazio bibliko” bat balitz bezala hitz egitea

2012.eko urtarrilak 09

Lópezek gogorarazi du herrialde honetan preso dauden pertsonak “hiltzaileak izateagatik, norbait hiltzen saiatzeagatik edo hilketetan laguntzeagatik” daudela espetxeratuta, eta “horiek ez dira preso politikoak”, erantsi du

Patxi López lehendakariak adierazi du posible dela bestelako kartzela-politika bat. Lehendakariaren hitzetan, aldaketa horiek lagungarriak izan daitezke “Euskadin bake eta askatasun aldia finkatzeko”.  Lópezek ziurtatu du presoak legeak “hautsi” gabe hurbiltzeko prozesua “borondate politikoarekin” martxan jar daitekeela, baina batzuen “manipulazio” saioetatik urrundu nahi izan du. Lehendakariaren arabera, “pertsona bat hiltzen duenak ez du ideia bat defendatzen, pertsona bat hiltzen du”.

### 

Kartzela-politikako aldaketa posibleak lehendakariak Mariano Rajoy presidentearekin egiten duen hurrengo topaketan eztabaidatuko duen gaietako bat izango da; izan ere, Lópezen ustez, bestelako kartzela-politika bat “posible” da eta presoak “legeak errespetatuz” hurbiltzea lagungarria izan daiteke “Euskadin bake eta askatasun aldia finkatzeko”, baina “hiltzaileak ez ditugula heroi bihurtuko” azpimarratu du. Patxi Lópezek “amnistia kolektiboa” baztertu du eta “bakoitzaren jokabideen araberako” gizarteratze-prozesuak egingo direla azaldu du.

Radio Euskadiko “Boulevard” saioa gaur Lehendakaritzara (Gasteiz) hurbildu da Patxi López lehendakariari elkarrizketa bat egiteko. Ordu erdian, gutxi gorabehera, lehendakariak puri-purian dauden gai ugari izan ditu hizpide, adibidez, kartzela-politika, ekonomia, lana, PSOEren egungo egoera, etab.

Lehendakariak Aieteko Konferentzia aipatu du eta euskal gizartea gaur egungo egoerara iristea lortzeko ETAren kontra 40 urtez borrokatu behar izan dela gogorarazi du. Hori dela eta, Lópezek espero du “inork ere ez pentsatzea egun erdiko konferentzia batek euskal gizarteak terrorismoaren kontra agertu duen irmotasuna ordezka dezakeenik”.


2 iruzkin
  • @raullopez1988
    2012.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari apuesta el acercamiento de presos, pero descarta una amnistía general http://t.co/95Fmt2mC

  • @socialistavasco
    2012.eko urtarrilak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Lehendakari apuesta el acercamiento de presos, pero descarta una amnistía general http://t.co/95Fmt2mC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)