Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik eta Flandriak lan jardunaldia antolatu dute Leaders Meeting-aren esparruan

2023-06-30

Euskadiko eta Flandesko gobernuetako ordezkariek lan-jardunaldi bat egin dute, bi lurraldeek "Strategic Foresight" izeneko proiektuan duten lankidetzaren esparruan. Flandriatik bultzatutako hausnarketa prozesu bat da, erronka globalei eskualdeko erantzunak eskaintzeko.

Flandriak eskualdeko liderren goi-bilera egingo du 2024ko apirilean, Europar Batasuneko Belgikako presidentetzarekin batera, Europar Batasuneko eskualde berritzaileekin (Euskadi, besteak beste) egiten hasi den lanaren emaitzen aurkezpena egiteko.

Erronka horien artean daude: berrikuntza, ekonomia iraunkorra, biztanleriaren zahartzea eta zaintza-sistema, gazteen balio-aldaketa, migrazioa, talentua eta gaitasunak erakartzea, mugikortasuna, trantsizio energetikoa, soziala eta digitala edo elkarlaneko gobernantza-eredu berriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak