Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Javier Hurtado sailburuak: “MICE turismoa funtsezkoa da ekonomian, herritarrengan eta profesional eta enpresetan uzten duen legatuagatik”

2023-06-30

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok MICE (Meetings, Incentives, Conventions and Exhibitions) izenez ezagutzen den negozio-turismoaren egoerari buruzko galdera bati erantzun dio gaur Legebiltzarrean.

Sailburuak azaldu duenez, aisia-turismoa ez bezala, MICE turismoa oraindik ez da 2019ko zifretara iristen, baina suspertze-bide oso onean dago. Hiru euskal hiriburuetako Convention Bureauxetako datuek adierazten dutenez, iaz 1.720 ekitaldi profesional eta ia 340.000 kongresukide erregistratu ziren Euskadin.

 “Euskadi bisitatzen dutenen % 12k arrazoi profesionalengatik bisitatzen dute, eta hazten jarraitzea nahi dugu, hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, desestazionalizazio bikoitza sustatzen duelako: bai urtean zehar, bai astean zehar. Bigarrenik, helmugaren posizionamenduagatik, negozio-aukeren motorra delako eta Euskadiren irudia posizionatzen laguntzen duelako. Hirugarrenik, aisia-turismo bihurtzeko duen gaitasunagatik. Eta, laugarrenik, gertaeren legatuagatik, maila askotan onura dakarkielako helmugari eta komunitateari. Bai zientziaren eta dibulgazioaren munduan, bai herritarrengan, enpresetan eta profesionalengan, ekonomia orokorrean eta helmugen birsorkuntzan duen eraginagatik”.

Sailburuak azpimarratu duen bezala, horixe izan zen Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak joan den astean antolatutako Let´s MICE jardunaldiaren gai nagusia. 135 profesional bertaratu ziren jardunaldira, eta kongresu-egoitzetako, ekitaldiak antolatzen dituzten enpresetako edo ostatuetako ordezkariak izan ziren, besteak beste. “Ekitaldi bakoitzak uzten duen legatua funtsezkoa da, sektore garrantzitsuen ahalmenak nabarmentzeko eta balio juridikoa gehitzeko aukera ematen duelako”.

Legatu hori hainbat esparrutan gauzatzen da. Lehenik eta behin, kongresu zientifikoen eta dibulgaziokoen eraginagatik. Zientziak zientzialarien arteko trukeari esker egiten du aurrera, eta helmuga gisa ezagutza sortzea sustatu behar dugu.

Bigarrenik, herritarrengan duen eragina. Adibidez, herritarrentzako jarduera paraleloak garatzea, ikasleak barne hartuta ekitaldietara joatearen barruan, edo gizarte-erantzukizun korporatiboko edo ingurumenarekin lotutako jarduerak egitea. Eta, hirugarrenik, enpresen garapen ekonomikoan duen eragina. Ekitaldien ondorioz, proiektu eta sinergia berriak sortzen dira, eta gure enpresek berrikuntzan eta abangoardian duten potentziala erakusteko aukera ematen dute.

Horregatik, amaitu du sailburuak esanez “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik MICE sektorea sustatzeko lan egiten dugu, hainbat neurrirekin. Adibidez, datuen adimenaren bidez, IBILTUR MICE azterketa espezifikoarekin, negozio-turisten portaera eta profila aztertzeko. Era berean, negozioen sektoreko berariazko ekitaldiak eta lan-topaketak bultzatuz, besteak beste Let´s MICE jardunaldia. Bestetik, ekitaldi profesionaletarako egoitzak eta zerbitzuak bilatzeko Basque Events tresnaren etengabeko hobekuntzarekin. Eta, azkenik, ekitaldi profesionaletan parte hartuz, besteak beste IBTM azokan edo The meetings shown, baita Fam trips espezifikoetan ere”.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-30

    Izan ere, ez da inprobisatu behar ostatu posibleak falta direnean, ostatu alternatibak oso denbora laburrerako ere, ez eman denborarik azterketa juridiko-fiskal-aseguramendua egiteko, ez planteatu plataformak gardentasunez konfiantza-zigilu posiblearekin, legezko baldintza guztiak betetzen dituzte aukera desberdinek, baita zerbitzu otorduetarako ere, partikularren artean posible bada aitortutako jarduera

  • Argazkia Xaver
    2023-06-30

    Sin tener que llegar a improvisar a falta de posible alojamiento, alternativas alojamiento incluso por muy corto tiempo, no dé tiempo a hacer estudio jurídico-fiscal-aseguramiento opción demandada, plantear plataformas con transparencia con posible sello de confianza cumplan con todo requisito legal distintas opciones incluso para atención servicio comidas si cabe entre particulares actividad declarada.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)