Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lehendakariordeak elkartasuna, errotzea eta langileek erabaki estrategikoetan parte hartzea defendatzen du, modu kohesionatuan hazteko kapitalik onena den aldetik

2023-07-01

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak "elkartasuna, errotzea eta langileek enpresen erabaki estrategikoetan parte hartzea" defendatu du gaur, "modu kohesionatuan hazteko kapital onena delako".

Bideo baten bidez, Mendiak mezu hori helarazi du Donostian, Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburutza dela-eta egin den Kooperatiben Nazioarteko Egunean. Gaineratu duenez, "etorkizuneko balioak dira, enpresa-kultura berri batekoak, non inbertsio teknologikoa ez den aldaketaren eragile bakarra, giza kapitalean inbertitzea baizik".

Zentzu horretan, Lehendakariordeak Lan eta Enplegu Sailaren apustu irmoa gogorarazi du, "bere jarduera guztietan, gizarte-ekonomiarekiko eta kooperatibekiko konpromisoan aintzatetsitako nortasun-ezaugarria baitu", eta nabarmendu du, kooperatiben sorrera euskal fenomenoa izan ez bazen ere, euskal kasua nazioarteko kooperatibismoak aztertzen duen fenomeno bihurtu zela.

"Erreferente bat, gure kooperatibismoak bere balioekin eta funtzionamendu-arauekin osasuna, hezkuntza, prestakuntza, gizarte-zerbitzuak, kontsumoa, etxebizitza, industria, nekazaritza, abeltzaintza, finantzak, teknologia edo zientzia zeharkatzeko duen gaitasunagatik herrialde guztiek duten ispilua. Zeharkakoa, askotarikoa eta dinamikoa, baina batez ere balio sozial sakonez betea", amaitu du.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-07-06

    Era berean, enpresa komisionistentzako merkatuen bilaketan langileak inplikatu ahal izateak hobeto bermatzen du postua orain, balio handiagoa eman baitaiteke, bezero ordaintzaileekin telematikoki lan egitea.

  • Argazkia Xaver
    2023-07-06

    También poderse implicar personal trabajador en búsqueda de mercados para empresas comisionista garantice mejor el puesto ahora que puede darse más valor, la labor telemáticamente con clientela pagadora.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)