Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Emakundek bere babesa agertu dio beste behin Irungo alarde mistoari eta positibotzat jo du alkateak honi lehen aldiz harrera egin izana

2023-06-30

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria eta Josune Irabien idazkari nagusia San Martzial eguna dela Irunen ospatu den Alarde Mistoan izan dira gaur. Horrela, Emakundek babesa adierazi nahi izan dio Alarde honi, eta, orain arte egin duen bezala, lankidetza eskaini, emakumeek, gizonen baldintza berdinetan, horrelako ekitaldi publiko, jai-giroko, herrikoi eta parte-hartzaile batean parte hartu dezaten. Testuinguru horretan, Elgarrestak positibotzat jo du Jose Antonio Santano alkateak lehen aldiz harrera egin izana berdintasunezko alardeari.

Emakundeko zuzendariaren iritziz, “adi egon behar dugu benetan berdintasunezkoak diren jaiak ospatzeko bidean aurrera egiten lagun diezaguketen aldaketa-seinale guztiei”, eta, alde horretatik, aukeratzat jo du emakumeek eta gazteek bai erakundeetan, bai elkarte- eta gizarte-mugimenduetan, gure gizartean erakusten ari diren gero eta lidergo handiagoa. Izan ere, bere ustez, “ezin dugu onartu hurrengo belaunaldietara pasatzea gatazka” eta “elkarrizketa, akordio eta lankidetzaren” alde egin du.

Emakunderen ustez, tradizioak herrien gizarte-kohesioaren funtsezko elementuak dira, testuinguru jakin batean sortu ziren eta egokitu behar dira  emakume eta gizonei eskubide berbera emateko garai berrietara egokitzeko eboluzionatu behar dute, hain zuzen ere, “pertsonen berdintasunaren alde gero eta sentsibilizazio handiagoa duen gizarte” honetara.

Elgarrestak gogorarazi du argi ikusten dela euskal udalerriak jaietan berdintasunerantz urratsak egiten ari direla, eta hala ikusten da Emakundek bultzaturiko honako ikerketan: Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan emakumeek parte hartzeko estrategiak txostenean, zeinetan EAEko bederatzi herritan (Gasteiz, Amurrio, Laudio, Bilbo, Berriz, Gernika, Donostia, Tolosa eta Antzuola) egindako aldaketa-prozesuak aztertzen diren.  

 

3 iruzkin
  • Argazkia Asier Garzia
    2023-07-06

    Kaixo, sin duda es positivo el gesto de varios portavoces (PP y PNV se han sumado a ese gesto, no sólo el alcalde del PSE). y también aprecio un cambio positivo en este comunicado frente a otros equivalentes anteriores, y es que es más propositivo y deja la puerta abierta a que la población decida a su manera cómo hacer la innovación inclusiva: quedando abierta la puerta de la unificación de ambos modelos, o simplemente la vía del aumento de participación en el mixto. A la vez, la igualdad se puede entender, según este texto, no necesariamente como la eliminación del modelo tradicional, sino simplemente como un protagonismo y participación cuantitativa igualada, que se puede lograr mediante el aumento citado en el mixto sin lesionar la libertad en el otro.

    No obstante, creo que hay que tener cuidado con las alusiones a acabar con el conflicto, porque muy a menudo se ha usado esa terminología para insinuar que el final y la solución es la desaparición de la libertad del modelo tradicional. En todo caso, esa alusión queda abierta, afortunadamente, a la interpretación de que estemos diciendo que puede haber convivencia de los dos modelos sin conflicto. Conflicto que algunos niegan pero que existe en forma de confrontación y tensión competitiva muy manifiesta en las redes sociales, por ejemplo, donde las personas partidarias de cada modelo hacen muy intensa propaganda, o en otros sucesos recientes en los que unos u otros grupos han sido increpados por los contrarios en Irun.

  • 2023-06-30

    Niri ere, oso garrantzitsua iruditzen zait Irungo alkateak alarde mistoari bere babesa eskaintzea eta oso positiboa da Irungo alkatea lehen aldiz alarde mistoari harrera egitea

  • 2023-06-30

    A mi también me parece muy positivo que el alcalde de Irún ofrezca su apoyo al alarde mixto de Irún y también, me parece muy importante que los reciba

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak