NIK Patrika Digitala
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Kultura sailburuordeak "Josep Font. Edertasuna eta ezinegona" erakusketaren aurkezpenean parte hartu du

2023-06-29

Cristobal Balenciaga Museoak Josep Fonti buruzko lehen erakusketa antologikoa aurkeztuko du Getariako museoaren aldi baterako erakusketak Josep Font izango du protagonista, XX. eta XXI. mendeen arteko
igarobideko espainiar sortzaile pertsonal eta estimatuenetako bat, aho batez.

Erakusketak diseinatzailearen sorkuntza garrantzitsuenetako batzuk biltzen ditu, eta Cristobal Balenciaga Museoaren esparruan, gainera, diseinatzaile katalanaren eta goi-mailako jantzigintzaren Maisuaren artean aurki daitezkeen parekotasun ugariak azpimarratu nahi dira.

Fontek arkitektura ikasi zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta moda diseinuan graduatu zen Escola de Disseny i Moda Felicidad Duce eskolan, Bartzelonan. Nazioartean proiekzio nabarmena izan du, eta 2014an Espainiako Kultura Ministerioak emandako Modaren Diseinuaren Sari Nazionala jaso zuen. Espainian eta Espainiatik kanpo jasota dituen sari ugariei gehitu behar zaie azken hori.

Cristóbal Balenciaga Museoak ekoitzi du Josep Font. Edertasuna eta egonezina erakusketa, eta Josep Casamartina i Parasols –Fundació Antoni de Montpalau
erakundearen zuzendaria– da komisarioa. Diseinatzaile katalanarekin lankidetza hertsian, hari buruzko lehen erakusketa antologikoa proposatu da.

Denis Itxaso, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Josep Casamartina i Parassols, erakusketaren komisarioa eta Miren Vives, Museoko zuzendaria izan dira gaur prentsaurrekoan.

Informazio gehiago: https://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/ezagutu/oraingo-erakusketak/josep-font-edertasuna-eta-egonezina.html

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)