Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun eta Kontsumo Sailak dio Nafarroako Bortzirietako pazienteei historikoki eskaini dien arreta berdina eskaintzen diela

2012.eko urtarrilak 05

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak berriro adierazten du Bortzirietako herritarrei normaltasun osoz ematen zaiela arreta Osakidetzako zentroetan, eta ez dela aldaketarik izan orain arte ematen zitzaien arretari dagokionez.

Gogorarazten dugu Osakidetzako zentroetan, 2010ean, Nafarroako 1.400 pazienteri eman zitzaiela arreta Irungo eta Donostiako zentroetan, eta ospitaleratze-beharrei, espezializazio-kontsultei, egonaldi ertaineko ospitaleratzeei, garraioko beharrei eta beste zenbait terapiatako beharrei erantzun zitzaiela.

Elkartasunean eta gertutasun geografikoaren logikan oinarritutako arreta-sistema bat izatearen garrantziari erantzuten dio arreta horrek. Horrenbestez, berresten dugu Bortzirietako herritarrak orain arte bezala ari direla erabiltzen Gipuzkoako osasun-zerbitzuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan