Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

“Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa – Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril” deritzonak Azpeitiko instalazioak irekiko ditu datorren larunbatean, urtarrilaren 7an

2012.eko urtarrilak 05

Gabonetako oporrak behin bukatuta, “Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa – Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril” deritzonak Azpeitiko (Gipuzkoa) instalazioak irekiko ditu datorren larunbatean, urtarrilaren 7an.

Jendearentzako irekiera ordutegia ondorengoa izango da:

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik – 13:30era; 15:00etatik – 18:30era.
  • Igandeetan eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.


“Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa – Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril” deritzonak, datozen egunetan erakunde berriaren jarduera berrien plana ezagutzera emango du. Oraindik irteera fasean dago eta ondorengo helburuak bete nahi ditu: antolamoldea eta funtzionamendua sendotu eta Museoaren jarduera bultzaberritu eta modernizatu.

Estatutuetan ezarritako helburuak eta xedeak betetzeko, “Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa – Fundación del Museo Vasco del Ferrocarril” deritzonak ondorengoa burutu nahi du:

  • Museoaren bilduma iraunkorra osatzen dituzten ondasunak balioan jarri.
  • Funtzionamendua hobetu Museoak orain arte izan duen testuinguru guztiz desberdin batean. Lehen EuskoTreneko Sozietate Publikoaren barruan zegoen. Orain, Fundazio bezala, hainbat erakundez eta instituzio publikoez osatutako erakunde berria denak, nortasun juridiko independentea eta ondare propioa ditu; halaber,  gaitasun juridiko osoz aritzeko aukera zabaltzen zaio.
  • Museoa zentro dinamiko eta gizartearekiko irekiago batetan bihurtu, beste kultur, hezkuntza eta ikerketa erakundeekin erabateko lankidetzari bidea zabalduz.

JENDEARENTZAKO INFORMAZIOA

Museoko Fundazioaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

Jendeari Informazioa eskaintzeko telefono zenbakia: 943 15 06 77.

Horrez gain, kontsultak egin ahal izango dira 943 15 07 46 faxaren bidez edo posta elektronikoz museoa@euskotren.es

Iruzkin bat
  • @museosgipuzkoa
    2012.eko urtarrilak 07

    Comentario de Twitter:
    "Burnibidearen Euskal Museoa” reabre despúes de las vacaciones de Navidad hoy sus instalaciones de Azpeitia http://t.co/TNLXIezL #museoa

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan