Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Bukatu da Bulego Judizial Berria adingabeen barruti judizial guztietara hedatzeko prozesua

2012.eko urtarrilak 05

Epaitegietako antolamendu-aldaketa, Justiziaren gaur egungo modernizazio-prozesuan ezinbestekoa, orain dela gutxi iritsi da Gernika, Durango, Bergara eta Tolosara

"Bulego Judizial Berriaren ezarpena ez da geldituko, Justiziaren modernizazioak ezin diolako gelditzen utzi" esan du Idoia Mendiak

Bizkaiko Durangoko herrian martxan jarrita, bukatu da Bulego Judizial Berria Euskadiko adingabeen barruti judizial txiki guztietara hedatzeko prozesua. Justizia Administrazioak kalitatezko kudeaketa izateko eta gizarteari zerbitzu publiko azkar, eraginkor eta atsegina emateko helburua duen eraberritze hau duela gutxi jarri da martxan Tolosan (azaroaren 21ean), Bergaran (azaroaren 7an) eta Gernikan ere (urriaren 13an).

Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailak aurreikusitako epeak betetzen badira, 2012an Gasteizen, Barakaldon eta Donostian ezarriko da. Eta prozesu osoari urtebete beranduago emango zaio bukaera, antolamenduaren eraberritzea Bilbon ere ezartzen denean.

"Justizia-zerbitzua funtsezkoa da herritarrentzat, eta zerbitzu horrek bi "errei" ditu Euskadin: Bulego Judizial Berria, hau da, antolamendu-eredu berria, eta informazioaren teknologia berrien ezarpena. Horiek osatzen dute XXI. mendeko Justiziaren abiadura handiko trena, eta Euskadik garaiz hartu du tren hori, herri baten oinarrizko zerbitzu publikoekin ez baitago jolas egiterik" adierazi du Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak.

Zerbitzu hau hain garrantzitsua denez, egoera ekonomia ez da oztopo izango. "Bulego Judizial Berriaren ezarpena ez da geldituko, Justiziaren modernizazioak ezin diolako gelditzen utzi. XIX. mendeko ohitura eta funtzionamenduak alde batera uztea da helburu nagusia eta, helburua lortzeko, horiek ordenagailuan sartu eta astintzea baino askoz gehiago egin beharra dago" esan du Mendiak.

Erreformarekin, funtsean hiru gauza lortuko dira: batetik, epaitzeko eta epaitutakoa gauzatu arazteko jurisdikzio-zeregina erraztea; bestetik, idazkari judizialei erantzukizun berriak ezartzea; eta, hirugarrenik, organo judizialei, profesionalei, alderdiei eta herritarrei erantzuteko zerbitzu erkide prozesal berriak sortzea. Horren guztiaren ondorioz, oraingo epaitegien tamaina printzipioz txikitu egingo da eta eratzen diren zerbitzu erkide prozesalen parte izatera pasatuko dira baliabide liberatu horiek. Terminologiaren aldetik ere berrikuntzak etorriko dira; esate baterako, epaitegi terminoa desagertu eta berria sortuko da: Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala (ZULUP).

Bulego Judizial Berriaren ezarpenak beste helburu bat ere badu: EAEko barruti judizialetan Justizia Administrazioaren jarduerak homogeneizatzea, argi eta garbi definituta dauden jarduteko prozesuen eta onartuta dauden jarduteko protokoloen arabera.

Bulego Judizial Berriaren antolamenduak kalitatezko kudeaketa-sistema bat du oinarri. Horrek, Justizia Administrazioaren etengabeko  hobekuntza-prozesua elikatzen du, eta inplikatutako alderdi guztien parte-hartzea eta lankidetza ditu oinarrizko zutabe. Horretarako, koordinatu eta hobetzeko batzorde bat sortu da Bulego Judizial Berria ezarritako barruti judizial bakoitzean eta hor epaileek, idazkari judizialek, Justizia Administrazioko langileek eta Eusko Jaurlaritzak dute ordezkaritza.

4 iruzkin
  • @Amaiala
    2012.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    La Nueva Oficina Judicial culmina su despliegue en todos los partidos judiciales menores http://t.co/OjHS2dog

  • @alorza
    2012.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    La Nueva Oficina Judicial culmina su despliegue en todos los partidos judiciales menores http://t.co/LYfrhSFd

  • @alorza
    2012.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Bukatu da Bulego Judizial Berria adingabeen barruti judizial guztietara hedatzeko prozesua. http://t.co/TcbMN6k0

  • @alorza
    2012.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: La Nueva Oficina Judicial culmina su despliegue en todos los partidos judiciales menores. http://t.co/Bp1jyNOT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)