NIK Patrika Digitala
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Emakundek Alares saria jaso du Madrilen, Berdingune atari tematikoagatik

2023-06-28
  • Erakundeek kontziliazioaren, erantzukidetasunaren eta gizarte-erantzukizunaren alde egiten duten lana goraipatzen dute sariek
  • Berdingune atariak EAEn arlo horretan dauden baliabide, programa eta zerbitzu publiko guztiak biltzen ditu

 

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari eta Gizarte erantzukizunari buruzko 2023ko Lehen Alares Saria jaso du gaur Madrilen Erakundeen arloan Berdingune atari tematikoaren bidez arlo horretan erakutsitako bikaintasunagatik. Emakundeko idazkari nagusi Josune Irabienek eta Emakundeko erakunde arteko lankidetzaren arloko arduradun Ander Bergarak jaso dute saria gaur arratsaldean Rafael del Pino Fundazioaren Auditorioan egin den ekitaldian.

Berdingune berdintasunari buruzko atari tematikoa da, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak kudeatzen du 2008tik. Euskal Autonomia Erkidegoaren erreferentziazko ataria da emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, eta gure erkidegoan arlo horretan dauden baliabide, programa eta zerbitzu publiko guztiak biltzen ditu.

Webguneak lau gai-multzo nagusi ditu: politika publikoak, emakumeen ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria eta kontziliazioa eta erantzunkidetasuna. Azken atal honetan, zainketen erantzunkidetasun sozialari eta bizitza pertsonala, familiakoa eta profesionala uztartzeari buruz euskal administrazio publikoek eskaintzen dituzten baliabide nagusiak biltzen dira. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kontziliaziorako garatzen dituen laguntzen ildoak eta neurriak jasotzen dira, bai eta Emakundek enpresekin eta erakundeekin egiten duen lana ere erantzunkidetasuna eta kontziliazioa sustatzeko.

2 iruzkin
  • 2023-06-29

    Zorionak sariagatik

  • 2023-06-29

    Felicidades por el premio

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ander Bergara