
EuskoTranek zirkulazioa moztuko du urtarrilaren 5ean Errege Kabalgata dela eta
Urtarrilaren 5ean, Errege Kabalgata dela eta, zirkulazioa moztuko da Bilboko eta Gasteizko tranbietan, hurrengo ezaugarriekin:
BILBOKO TRANBIA
Zirkulazioa moztuko da ABANDO eta PIO BAROJAko geralekuen artean, arratsaldeko 18:50etatik 20:05etara, gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:
Azken irteera Atxuri-Basurto . . . . . . . . 18:40
Azken irteera Basurto-Atxuri . . . . . . . . 18:28
Lehen irteera Atxuri-Basurto . . . . . . . 20.00
Lehen irteera Basurto-Atxuri . . . . . . . 19.58
GASTEIZKO TRANBIA
Zirkulazioa moztuko da ANGULEMA eta ANTSO JAKITUNAko geralekuen artean, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara, gainerako zerbitzua ohi bezala ibiliko da:
Azken irteera Ibaiondotik . . . . . . . . . . . . . . 17:45
Azken irteera Abetxukotik . . . . . . . . . . . . . 17:52
Azken irteera Angulema-Abetxuko . . . . . . . . 18:08
Azken irteera Angulema-Ibaiondo . . . . . . . . . 18.16
Lehen irteera Angulema-Abetxuko . . . . . . . 21:38
Lehen irteera Angulema- Ibaiondo . . . . . . . . 21.45
Lehen irteera Antso Jakituna-Angulema . . . . 21:27
Beste alde batetik, Eusko Trenek jakinarazten du urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 17:51etan, tren berezi bat helduko dela Gernikako geltokira. Bertan Errege Magoak etorriko dira, hasiera emateko Gernikan ospatuko den Kabalgatari.
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.