Hauteskundeak 2024
Berriak Segurtasuna
qrcode

Jaurlaritzak % 41 indartuko du genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako kasuetara bideratutako Ertzaintzaren plantilla

2023-06-28
  • Plantilla indartzeak kasu bakoitzaren ebaluazioak eta jarraipena egiten dituzten agenteen lan-karga % 30 arintzea ekarriko du

Eusko Jaurlaritzak Lanpostu Zerrenda (LPZ) aldatuko du % 40,8 handitzeko Ertzaintzak erregistratuta dituen genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako espedienteen jarraipenaz eta ebaluazioaz arduratzen den Ertzaintzaren plantilla. Modu horretan, gaur egun 70 plazak osatzen duten Lanpostu Zerrenda 100 plazak osatuko dute, eta gai horietaz arduratzen den agente bakoitzaren lan-karga, batez beste, % 29,33 arinduko da: agente bakoitza batez beste dituen 75,6 kasuetatik 53,7 espedientera pasatuko da.  

Orain indartuko diren lantaldeak Ertzaintzaren ertzain-etxe guztietan ari dira lanean. Indarkeria-mota horien biktima diren emakumeak artatzeaz bakarrik arduratzen dira, eta herritarren babeserako agente bakoitzak eguneko lanaldiaren zati bat bere mugapeko emakumeen aurkako indarkeria-kasuen jarraipena eta horien inguruko jarduketak egiteari eskaintzen dio.

Emakume bakoitzaren arriskuaren ebaluazioa 4 mailatan sailkatzen da (oinarrizkoa, moderatua, handia eta berezia), eta horien arabera esleitzen zaizkie dagozkien babes-neurriak. Une hauetan Ertzaintzak 5.370 espediente ditu erregistratuta, eta horietatik 233 biktimentzat arrisku berezia edo handia duten kasu larriak dira.

2023ko ekaineko datuak

2 iruzkin
  • 2023-06-30

    Eskerrik asko informazioagatik

  • 2023-06-30

    Muchas gracias por la información

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak