Berriak Segurtasuna
qrcode

Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Radio Euskadiko "Boulevard" saioan

2023-06-28

Josu Erkoreka Segurtasuneko sailburu eta lehendakariordea elkarrizketatu dute Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Bertan, egun hauetan Euskadin egiten ari den Grand Départ Pays Basque 2023ko segurtasun- eta mugikortasun-makrooperatiboaren gakoak errepasatu ditu, eta herritarrei beren mugikortasuna denboraz planifikatzeko, behar besteko aurrerapenaz informatzeko eta, batez ere, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete.

Gainera, Erkorekak iragarri du Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzaren Lanpostuen Zerrenda (LPZ) aldatuko duela, Ertzaintzak erregistratuta dituen genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren espedienteen jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzen den plantilla % 40,8 handitzeko, besteak beste.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)