Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak beste 6 milioi bideratuko ditu garraio publikoko operadoeei % 50eko deskontuak luzatzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2023-6-27)

2023-06-27

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du sei milioiko kreditu globalaren gehikuntza, diruzaintzako geldikinen kargurakoa, 2023ko bigarren seihilekora luzatzeko bidaiarien garraio publikoan ari diren eta herritarren bidaien % 50eko hobariak urteko bigarren seihileko osoan luzatzen dituzten operadoreentzako laguntzak.

Kopuru hori batuko zaie Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, garraio publikoko operadoreei hobariek dakarkien diru-sarreren murrizketa % 10 arintzeko, lehendik bideratutako hamabi milioi euroei.

Deskontuak 2022ko irailaren 1ean aktibatu zituzten herritarrei laguntzeko eta, aldi berean, mugikortasun jasangarria sustatzeko garraio publikoa erabiltzearen bidez, eta 2023aren amaierara arte luzatu dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko