Hauteskundeak 2024
qrcode

Haurren eta Nerabeen lege berriak aitortzen du adingabeek eskubideen titular gisa duten interes gorenaren lehentasuna, eta ez babes-subjektu gisa (Gobernu Bilera 2023-6-27)

2023-06-27
  • Eusko Jaurlaritzak proposatutako lege-esparru berriak haurren eta nerabeen eskubideei buruzko nazioarteko, Europako eta Estatuko itunen xedapenak jasotzen ditu
  • Dokumentuaren helburua da nortasuna askatasunez garatzea eta urratutako eskubideak berreskuratu eta leheneratzea
  • “Lege-proiektuak adingabeen giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen erabateko eta bidezko ezarpena sustatzen eta bermatzen du”, esan du Melgosak 

Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean agertu da Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Haurren eta Nerabeen Legearen proiektua aurkezteko. Melgosak nabarmendu duenez, lege honen helburua da “adin txikikoentzako oinarrizko giza eskubideak eta askatasunak sustatu eta bermatzea, indarkeria eta babes gabezia mota guztietatik babestuz”. 

Berrikuntzarik esanguratsuenen artean daude, besteak beste, haurraren edo nerabearen goi-interesa eskubide substantibo gisa onartzeko eskubidea, eta gizartean eta haren eskubide eta betebeharrei eragiten dieten politika publikoetan modu autonomoan entzuteko eta parte hartzeko eskubidea. “Helburua da haurrak eta nerabeak eskubideen titulartzat hartzea, eta ez bakarrik babes-subjektutzat”, esan du Melgosak. 

Sailburuak azaldu duenez, proiektu honek haur eta nerabe guztiak babestuko dituen lege-esparru sendoa ezarri nahi du, haur eta nerabeen eskubideei buruzko nazioarteko, Europako eta Estatuko itunen xedapen garrantzitsuak sartuz”. 

Proiektuak NBEko Haurren Eskubideen Batzordearen ohar orokorrei erantzuten die, batez ere, haurrak indarkeriaren aurka erabat babesteari, indarkeriarik gabeko balioak sustatzeari eta horren inguruko kontzientziazioari dagokienez. Gainera, Estatuko legeria sartu eta garatzen du, 8/2015 Lege Organikoa eta 26/2017 Legea barne, bai eta haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko 8/2021 Lege Organikoa ere. 

Nerea Melgosak argudiatu duenez, "gure xedea da NBEren oharrei erantzutea, gure legeria estatuko legeriara eta nazioarteko legeriara egokituz eta garatuz".

Proiektuak tratu onaren kontzeptua ere biltzen du, bizitzeko eskubideari eta osotasun fisiko eta psikikoari lotua. Horretarako, adingabeak garatu eta babesteko egoera sustatu, egoera kaltegarriak prebenitu eta horietan esku hartzea du ardatz, bai indarkeria kasuetan, bai familian babesik ez dagoenean.

"Lege-proiektu hau gure haur eta nerabe guztien ekitate-, inklusio- eta babes-balioekiko konpromisoaren adierazgarri da", adierazi du Melgosak. 

Bestalde, aurkeztutako agiriak adingabeen nortasunaren garapen librea bermatu nahi du, haien eskubideak erabiliko direla bermatuz eta urratutako eskubideak berreskuratu eta lehengoratu nahian. Politika publiko guztietan sustapen- eta prebentzio-ikuspegia barneratzen du, kontuan hartuz sektoreetako erabakiek adingabeengan izan ditzaketen ondorioak. Gainera, familiak, gizartea, haurrak eta nerabeak eta botere publikoak inplikatu nahi ditu. 

Nerea Melgosak azaldu duenez, “administrazio publiko guztiek modu artikulatuan hartu behar ditugu sustapen-, prebentzio-, arreta- eta babes-neurriak”. “Gure helburua adingabeen nortasunaren garapen librea bermatzea da, haien eskubideak modu eraginkorrean erabiliko direla ziurtatuz eta haien eskubideei egin dakizkiekeen kalte edo urraketei erantzunez”, esan du. 

Proiektuak zenbait organo eta tresna sortzea jasotzen du, hala nola Haur eta Nerabeentzako Erakunde arteko Organoa, Haur eta Nerabeentzako Euskal Kontseilua, Haur eta Nerabeentzako Foroa eta Haur eta Nerabeentzako Euskal Informazio Sistema. 

“Tresna horien helburua zeharkako politiken plangintza eta garapena bultzatzen duten datuak eta adierazleak biltzea da”, azaldu du Melgosak. 

Amaitzeko, sailburuak gogorarazi du "gure haurrak eta nerabeak ez direla etorkizuna bakarrik, oraina ere badira, eta gure betebeharra da gizarte gisa ahalik eta baldintzarik onenak eskaintzea haien garapenerako eta ongizaterako".

Iruzkin bat
  • Argazkia malou
    2023-07-15

    Sí, ¿alguien se ha leído la ley con detenimiento? Esta ley considera infancia hasta 12 años y adolescencia, hasta los 18. En su texto aparecen contenidos muy preocupantes y faltan otros relevantes.
    Así, dice que (artículo 30): "Las personas menores de edad tienen derecho a decidir sobre su maternidad, en función de su edad y madurez, y de acuerdo con la legislación específica vigente" y habla de "derecho a la sexualidad" ¿en infancia y en menores de 16 años? Así, dentro del artículo 69, 3b sobre derechos educativos indican que la "Educación afectivo–sexual, orientada a la convivencia positiva en un marco coeducativo, que permita desarrollar las habilidades y actitudes necesarias para tomar decisiones informadas en este ámbito, reconociendo el derecho a la sexualidad, y adoptando una perspectiva inclusiva, de igualdad y de género y de reconocimiento de la diversidad afectivo–sexual".
    En la ley se confunde el concepto género con el de sexo y aparecen repetidamente conceptos como identidad género/sexual y expresión de género ¿De dónde salen esos conceptos aplicados a menores?.
    El artículo 51 es especialmente grave porque los niños y niñas y adolescentes menores de 16 años no pueden solicitar ellos mismos tratamientos médicos: "Las administraciones públicas vascas promoverán el ejercicio efectivo del derecho de los niños, las niñas y adolescentes a la identidad personal, sexual y de género, sentida y expresada, en los términos contemplados en el artículo 27 c) de esta ley y en la Ley 14/2012, de 28 de junio... En especial, y en los mismos términos, se promoverá el derecho a la expresión y al reconocimiento de la identidad sexual sentida de los niños, las niñas y adolescentes transexuales, así como su derecho a recibir los tratamientos médicos relativos a su identidad sexual, siempre que los soliciten y que estén aprobados por la administración sanitaria.".
    Aparecen términos extraños como "diversidad socioeconómica". ¿Significa que ser pobres o ricos es otra diversidad de las muchas que hay y no una sociedad clasista?
    Delegan toda la responsabilidad en los menores, sobre su protección y sobre no ponerse en situaciones de riesgo para ellos. ¿Nuestra protección como sociedad dónde queda y a quiénes beneficia esa responsabilidad? Así, hablan de “el acceso no consentido o solicitado a la pornografía; la violencia de género; la violencia machista contra las mujeres”, como si el acceso a la pornografía no estuviera prohibido a los menores de 18 años, algo que no aparece en la ley.
    También indica que hay que sensibilizarlos (artículo 95) sobre contenidos peligrosos y les dice cómo denunciarlos; ¿eso lo pueden hacer con 5 años? Y que también hay que alertarles sobre los riesgos derivados de un uso inadecuado que puedan generar distintas “situaciones de violencia, como el ciberacoso y, en especial, los fenómenos de violencia sexual contra los niños, niñas y adolescentes, tales como el grooming, la ciberviolencia de género o el sexting; así como sobre el acceso a contenido potencialmente violento, pornográfico o inadecuado y el consumo de pornografía entre la población infantil y adolescente.”
    La definición de violencia sexual es (artículo 11): "cualquier acto de naturaleza sexual no consentido o que condicione el libre desarrollo de la vida sexual en cualquier ámbito público o privado, incluyendo el ámbito digital”, pero no se indica la edad mínima de consentimiento sexual de 16 años por ninguna parte. ¿La ley afirma que la infancia pude tener relaciones sexuales si las consiente?
    Por favor, revisen esta ley si les importa proteger de verdad a la infancia y a los adolescentes.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan