Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzako buruari elkarrizketa Euskadi Irratian

2023-06-27

Josu Bujanda Ertzaintzako burua elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan, Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basque 2023a dela-eta Ertzaintzak prestatu duen segurtasun-dispositiboaren harira.

Josu Bujandak Tourra Ertzaintzarentzat erronka handia dela azpimarratu du, eta Tourraren lehen hiru etapak Euskaditik igarotzean trafikoari eragingo dioten murrizketen berri eman du. Ertzaintzako buruak webgune ofizialetan eta lasterketaren errutometroetan informazio egokia izatea gomendatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan