Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren 800 hartzailek beren enplagagarritasun plana hasi dute Lanbiden

2012.eko urtarrilak 03

 

  • Euskal Enplegu Zerbitzuak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 9.100 hartzaileri baino gehiagori eman die jada aldez aurreko hitzordua

 

  • "Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa normaltasunez eta ezarritako planaren arabera ari da gertatzen", Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak azpimarratu duenez

 

  

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 847 hartzailek guztira hasi dute jada beren enplegagarritasun-ibilbidea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez, erakunde horrek hartu baitu prozesu horren ardura Diru-sarrerak Bermatzeari buruzko Legearen aldaketaren ondoren.

 

Lurraldeen arabera, artaturiko onuradunen % 62,1 Bizkaian bizi da. Gipuzkoatik, aldiz, % 21 dator, eta gainerako % 16,8a Araban kokatzen da.

 

Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta bere gain hartuta, prestazio ekonomikoak enpleguari lotzen dizkion Estatuko lehen autonomia-erkidegoa bihurtu da Euskadi, sorospenetan kronifikazioa saihesteko betiere.

 

Gaur arte, Lanbideren langileek aldez aurreko 9.131 hitzordu hitzartu dituzte Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileekin. % 55,1 Bizkaian bizi diren onuradunei dagokie, % 26,5 Gipuzkoan kokaturiko hartzaileei eta % 18,3 Arabari. 

 

"Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa normaltasunez eta ezarritako planaren arabera ari da gertatzen", Lanbideren zuzendari nagusi Javier Ramosek adierazi duenez. "Agenda programaturikoaren arabera doa eta prozedura guztiak daude martxan, hala nola informazio-arreta, aurkeztu beharreko dokumentazioaren identifikazioa, dokumentazio hori bildu eta erregistratzea, kasu bakoitzaren azterketa pertsonalizatua eta espedienteen izapidetzea".

 

Egunean hamabi orduz ditu irekita bere bulegoak Lanbidek, gehienak jendeak artatzeko, eta erakundearen telefono-arretako zerbitzua, Lanbitel, hamabi ordu horietan beretan dago martxan, 9:00etatik 21:00etara.

 

Lanbidek gutun bat igorri zien joan den hilabetean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren 56.000 hartzaileetako bakoitzari, prestazio ekonomiko horren kudeatzaile-aldaketari buruz informatzeko. Gutun horretan, aldaketa zela-eta ez zegoela zertan bulegoetara bertaratu ere jakinarazi zitzaien. Lanbideren langile espezializatuak arduratuko dira hartzaileei dagokien bulegoan hitzordua ematen. Hartzaileak bere espedientean aldaketaren bat jakinarazi nahi badu, harremanetarako bi telefono daude informazioa edo aldez aurreko hitzordua eskatzeko: 901.222.901 eta 945.160.600.

 

  

Lurraldea

Artaturiko hartzaileak

 

Araba

143

Bizkaia

526

Gipuzkoa

178

GUZTIRA

847

 

 

 

 

   

Lurraldea

Aldez aurreko hitzorduak

 

Araba

1.679

Bizkaia

5.032

Gipuzkoa

2.420

GUZTIRA

9.131

 

 

 

4 iruzkin
  • 2012.eko urtarrilak 03

    Pues a mi no me han llamado para nada!!!

  • @lanbideejgv
    2012.eko urtarrilak 03

    Comentario de Twitter:
    Berriak, Más de 800 perceptores de la RGI inician su plan de empleabilidad en Lanbide http://t.co/9f3wsv0M #noticias

  • @davidutti
    2012.eko urtarrilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT “@Irekia_News: Más de 800 perceptores de la RGI inician su plan de empleabilidad en Lanbide. http://t.co/YL4R2iu5

  • @bonitolmo
    2012.eko urtarrilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 800 perceptores de la RGI inician su plan de empleabilidad en Lanbide. http://t.co/QuLiqVLm

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan