Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Segurtasuna
qrcode

Larrialdietako Zerbitzuek Barrikako Meñakotzeko hondartzan istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute

2023-06-25

Gaur, igandea, arratsaldean, Euskadiko larrialdietako zerbitzuak Barrikara (Bizkaia) mobilizatu dituzte, Meñakotzeko hondartzako haitzartean erori eta buruan kolpea hartu duen 33 urteko gizon bati laguntza ematera. Istripua gertatu zen lekura Ertzaintzaren helikopteroa eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak hurbildu dira, eta biktima erreskatatu ondoren aireontziak osasun-zentro batera eraman du.

Gaur, igandea, arratsaldeko hiruak eta laurden aldera, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzura deitu dute pertsona batek Barrikako (Bizkaia) Meñakotzeko hondartzan, haitzartean, erori eta buruan kolpea hartu duela esanez.  Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali ditu lekura, erori denean hartu duen kolpe handiaren ondorioz ibili ezin zen gizonari laguntzera. Lekuan bertan artatu ondoren, Ertzaintzaren aireontziak Gurutzetako ospitalera eraman du 33 urteko gizona.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan