Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak garapenerako lankidetzarekiko konpromisoa mantentzen du

2012.eko urtarrilak 04

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren 2012rako aurrekontua 50.685.165 eurokoa da

Aurten, Marta Aresen zuzendaritzapean, Agentziak arreta berezia eskainiko dio Afrikari. Kontinentearen egoera “benetan negargarria da, eta ezin dugu beste alde batera begiratu”. Zehazki, 16 lankidetza-proiektu jarriko dira martxan kontinente horretan, hau da, aurrekontu osoaren ehuneko 20; beraz, 5,1 milioi euro bideratuko dira Mozambikera eta Malira, batik bat.

Eusko Jaurlaritzak aurten garapenerako lankidetzara bideratutako funtsak mantenduko ditu. Zehazki, 2012rako aurrekontua 50.685.165 eurokoa da; iazkoa baino txikiagoa (50.981.907 euro), baina murrizketak ez du eraginik izango lankidetzan, funtzionamendu‑gastuetan baizik. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren funtsak mantendu dira Patxi Lópezen gobernuak lankidetzarekin lotuta duen “borondateagatik eta hauteskundeetan hartutako konpromisoengatik”.

Jaurlaritzaren idazkari nagusiak, Manu Salinerok, gaur goizean Bilbon Agentziaren 2011ko ekitaldiko balantzea aurkeztu du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarekin batera. Salinerok azaldu duenaren arabera, Euskadi “bereziki solidarioa da, eta bidezkoa da hori horrela izatea”, garapen-bidean dauden herrialdeetan dagoen txirotasuna ikusita.

Orain arte, Euskadin lankidetza Hego Amerikara egon da zuzenduta batik bat; baina, Lehendakaritzako idazkari nagusiak adierazi duen bezala, “Afrikaren unea da”. Hori dela eta, Lankidetzaren Euskal Agentziak martxan jarriko dituen 16 proiektu kontinente horretara egongo dira bideratuta, hau da, funtsen %20 (5.101.742 euro).

Marta Aresek Euskal Agentziak 2011n garatu dituen ekimenen xehetasunak azaldu ditu.
Guztira 70 proiektu jarri dira martxan 27 milioi euroko aurrekontuarekin, baita 7 programa ere 8 milioi eurorekin.

Sektoreka, ehuneko 32 tokiko garapenera bideratu da, ehuneko 30 emakumearen jabekuntzarako eta genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko proiektuetara, ehuneko 22 oinarrizko beharretara (ura, elikadura eta hezkuntza) eta ehuneko 16 giza eskubideetara. Garapenerako hezkuntzak 3,2 milioi jaso ditu 23 proiekturi heltzeko, ekintza humanitarioak bost milioi baino gehiago Kongoko hiru proiektu estrategikotarako eta premiazko beste 18 proiektutarako Haitin, Afrikako Adarrean eta Libian hondamendien eta gosetearen kontra jarduteko.

2008a eta 2011 bitartean, Eusko Jaurlaritzak 304 proiektu, 19 programa, 78 laguntza humanitario eta garapenerako hezkuntzako 97 proiektu garatu ditu. Gainera, 375 beka eta diru-laguntza eman dizkie lankide boluntarioei.

2 iruzkin
  • @Garcia_E
    2012.eko urtarrilak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco mantiene para 2012 el presupuesto para la cooperacion al desarrollo http://t.co/7f8Hlc5s

  • @bizarrogeneral
    2012.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    Esta mujer tiene un puesto parecido al de la infanta en la Caixa, ¡Ah! que es la hija de Ares. Joer con los parentescos http://t.co/lqs7aqlE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manu Salinero, Marta Ares