Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Segurtasuna
qrcode

Larrialdietako Zerbitzuek bi eskalatzaileri lagundu diete Untzillaitz mendian

2023-06-24

Gaur, larunbata, goizean, Euskadiko larrialdietako zerbitzuak Urkiolako parke naturalera, Abadiñoko aldera, mobilizatu dira Untzillaitz mendian horma bertikal bat eskalatzen ari zirenean gorabehera bat izan duten bi mendizaleri laguntzera. Suhiltzaileek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek lagundu diete bi eskalatzaileei leku seguru batera jaisten arreta jaso zezaten, baina ez dituzte Ertzaintzaren helikopteroan ebakuatu beharrik izan.

Gaur, larunbata, goizeko bederatzi eta erdietan, SOS Deiak 112 Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzura deitu dute Untzillaitz mendian, Urkiolako parke naturaleko diagonalean, horma bertikal bat eskalatzen ari ziren bi mendizalek gorabehera bat izan dutela esanez.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek larrialdietako zerbitzuak, horien artean, suhiltzaileak eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak, bidali ditu lekura eta bi mendizaleei leku seguru batera jaisten lagundu diete. Erreskate-zerbitzuek egiaztatu dute biak osasun-egoera onean zeudela, eta ez dituzte Ertzaintzaren helikopteroan ebakuatu beharrik izan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan