Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak BBK Deia Elkartasun Sarien banaketan parte hartu du
- Olatz Garamendik sari bat eman dio Sortarazi elkarteari, baztertutako eremu edo auzoetan egindako lan pertsonalizatuagatik
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuak BBK Deia Elkartasun Sarien banaketan parte hartu du gaur. Sari horiek behartsuen aldeko erakundeen eta kolektiboen lan altruista eta humanitarioa aitortzen dute. Olatz Garamendik Sortarazi elkarteari eman dio saria, bere ibilbidean gizarte bazterketako arriskuan edo egoeran dauden gizon eta emakumeen garapen integrala sustatu eta laguntzeagatik nabarmendu baita.
Garamendik eskerrak eta zorionak eman dizkie Sortaraziko kideei, beren gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko helburuarekin eremu edo kolektibo behartsuenetan egindako lanagatik, betiere arreta pertsonalizatua eskainita.
Sortarazi elkarteaz gain, Zubietxe, Ulertuz eta Formarte Bilbao elkarteak, Bosko Taldea Federazioa, Lantegi Batuak Fundazioa eta Kultura, Communication eta Desarrollo KCD ONGD gobernuz kanpoko erakundea ere saritu dituzte.