Elkarlan Sariak
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Euskadiko Lan Ikuskaritzak 4.236 gutun bidali ditu tenperatura altuen eraginpean egoteak dakartzan arriskuei buruzko informazioarekin

2023-06-23
  • Bigarren urtez, maila globalean klimaren aldaketak areagotzearen ondorioz handitzen ari diren arriskuak enpresei helarazten zaizkie

Euskadiko Lan Ikuskaritzak 4.236 gutun bidali dizkie EAEko enpresei, tenperatura altuen eraginpean egoteak langileen osasunerako izan ditzakeen arriskuen eta horiek ez betetzeak izan ditzakeen ondorioen berri emateko. Euskadin horrelako ekimen bat abian jartzen den bigarren urtea da, eta 2022an harremanetan jarri ez ziren enpresei bidali zaie.

Gutunean, Ikuskaritzak gogorarazten du uda iristean areagotu egiten direla langileen segurtasunerako eta osasunerako arriskuak, tenperatura altuen eraginpean egoteak eragindakoak, batez ere zerbitzuak aire zabalean edo lan-ingurune beroetan ematearen ondorioz. Gogorarazten dutenez, arrisku horiek nabarmen handitzen ari dira kliman gertatzen ari diren aldaketak areagotzearekin batera, bai maila globalean, bai Euskadin, eta “estres termikoa areagotu egiten da, eta ondorio kaltegarriak ditu osasunean, muturreko egoeretan heriotza eragin baitezakete”.

Ildo horretan, gogorarazi du Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (OSALAN) webgunean estres termikoari buruzko atal bat dagoela, beroarekin lan egiteko gomendioak biltzen dituena. Bertan, azalpen-bideo bat eta betebehar horiek betetzeko erabilgarriak izan daitezkeen gomendioak biltzen dituen dokumentu bat daude, bai eta eremu horretan enpresak babesteko betebeharrarekin lotutako guztiak ere.

https://www.osalan.euskadi.eus/emaitza/-/estres-termikoa-beroarekin-lan-egiteko-gomendioak/

Era berean, azpimarratzen da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak arreta berezia ematen diela tenperatura altuen eraginpean dauden sektoreetako baldintzei, hala nola ostalaritzari eta industriari, eta ohartarazten da langileen babes-betebeharra ez betetzea, arrisku espezifiko horiei eta arrisku horien adierazpenei dagokienez, arau-hauste larria edo oso larria izan daitekeela segurtasunaren eta osasunaren arloan.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-25

    Gaizki aireztatutako lokalak ere zaindu behar dira, baldin eta prebentiboki tenperaturak igotzen badira eta bezeroei ere eragiten badiete. Suteak ikertzeko ezbehar-kasuak gertatu ziren, eta baliteke tenperatura altuak izatea, eta aseguratzaileari ere ez zitzaion arriskuaren berri eman.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-25

    Vigilancia también posibles locales mal ventilados si contar con preventiva aumento temperaturas y sus afecciones también a la clientela. Se dieron casos siniestros a investigar incendios pueden tener que ver altas temperaturas y ni se comunicara el riesgo siquiera a la aseguradora.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)