Dekretu-Proiektua, EAE Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak arautzen dituena, baldin eta haren ikasketek balio akademikoa edo profesionala duten tituluak lortzera bideratzen ez badute. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Agindua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, eta, bertan, etorkizuneko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Bertan, ez da ekarpenik egin, eta, beraz, organo sustatzaileak Dekretua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko du.