Hauteskundeak 2024
qrcode

Itelazpik telekomunikazio lan onenaren saria eman du Bilboko Ingeniaritza Eskolan

2023-06-20
  • Xabier Arrieta Eusko Jaurlaritzako IKT zuzendariak saria eman dio Inhar Yeregui ikasleari, mugikortasunari eta ibilgailu teknologiei buruz egindako lanagatik

Itelazpi Sozietate Publikoak Bilboko Ingeniaritza Eskolako telekomunikazio lan onenaren saria eman dio gaur Inhar Yereguiri, 5Gn oinarritutako komunikazio protokoloei buruzko proiektuagatik. Ibilgailu konektatuaren eta ibilgailu autonomoaren teknologiak garatzeko egindako lanagatik saritu dute unibertsitateko ikaslea.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan egindako ekitaldian, Xabier Arrieta Eusko Jaurlaritzako IKTen zuzendari eta Itelazpiko Administrazio Kontseiluko lehendakariordearen eskutik jaso du saria Yereguik. Izan ere, Itelazpiren eta Bilboko Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetzaren sintonia bikaina nabarmendu du, 15 urte baino gehiagoz geroztik. Horri esker, besteak beste, 20 ikaslek baino gehiagok praktikak egin ahal izan dituzte EAEko telekomunikazio sare publikoan. Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazio sare eta azpiegitura publikoak kudeatzen dituen sozietate publikoa da Itelazpi, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolak lankidetza hitzarmena egina du.

Gradu Amaiera lan honi esker, Yereguik beste urrats bat eman du mugikortasuna hobetzeko erronkan, izan ere hiri handien jasangarritasunaren funtsezko alderdietako bat da mugikortasunarena. Horregatik, eta lanean ateratako ondorioen kalitate eta sakontasunagatik, jaso du Yereguik bere promozioko lanik onena aintzatesten duen saria.

Charles Pinto Eskolako zuzendariak ireki du ekitaldiaren eta bertan Siderex siderurgia klusterraren ordezkaritza batek ere parte hartu du, industria arloko saria eman baitu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak