Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Mendia Lehendakariordeak adinaren kudeaketa integralerako gida bat aurkeztu die enpresei, gaitasun guztiak barne hartzen dituena diskriminaziorik gabe, "Euskadin ez dagoelako inor soberan"

2023-06-21

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Adinaren Kudeaketari buruzko Jardunaldia inauguratu du gaur Bilbon, gure gizarteak bizi dituen trantsizio handiei justiziaz eta bazterketarik gabe ekiteko, lan-bizitzan zehar giza baliabide guztiak aprobetxatzeak dakarren erronka handiaz eta aukera bikainaz jabetzeko topaketa.

Mendiak berretsi du Euskadin ez dagoela inor soberan eta AdinLan gida aurkeztu du, zuzentzen duen sailak egina. Bertan, adinaren kudeaketa integralerako enpresen eskura dauden tresna guztiak biltzen dira, “aukera-berdintasuna bermatzeko, diskriminaziorik gabe eta adinagatik inor kanporatu gabe”. 

“Belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza profesionala ahalbidetzea eta ezagutzak eta trebetasunak elkarri transmititzea, enpresei pertsonen kudeaketa eraginkorra eta efizientea ahalbidetzea, beren gaitasun guztiak aprobetxatzea, enplegua galdu dutenak berreskuratzea, bizitzan zehar egokitzea eta giza baliabide bakar bat ere ez galtzea ahalbidetzea, beren bizitza- eta lan-etapako edozein unetan inor soberan ez dagoelako”, amaitu du. 

3 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-21

    Ez dira lehenetsiko irakatsi gabe lanean ezinbestekotzat jo daitezkeen pertsonak, behar bezalako konfidentzialtasunean egiten jakitearen transmisio-katea hautsiz, lehia desleialik gabe, irakatsi behar zaion pertsonak kalteberatasuna duen ala ez kontuan hartu gabe, besteak beste konparaziorik ez egiteko.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-21

    Ez dira lehenetsiko irakatsi gabe lanean ezinbestekotzat jo daitezkeen pertsonak, behar bezalako konfidentzialtasunean egiten jakitearen transmisio-katea hautsiz, lehia desleialik gabe, irakatsi behar zaion pertsonak kalteberatasuna duen ala ez kontuan hartu gabe, besteak beste konparaziorik ez egiteko.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-21

    No anteponiendo aquellas personas que puedan ir de imprescindibles en el trabajo sin enseñar rompiendo la cadena de transmisión de saber hacer en confidencialidad debida sin competencia desleal sin importar si la persona a la que enseñar tiene una vulnerabilidad prefiere ni dar a mostrar para no hacer comparaciones entre otras cosas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)