Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Josune Irabien izendatu du Emakundeko idazkari nagusi (Gobernu Bilera 2023-06-20)

2023-06-20

Gobernu Kontseiluak Miren Josune Irabien Marigorta izendatu du gaur Emakundeko idazkari nagusi, Zuriñe Elordi Romeroren ordez. Irabien, Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta Hizkuntza Plangintzan espezializatua, Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioarekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendari izan da 2020tik gaur egun arte. Lehenago (2011-2020) Amurrioko alkatea eta EUDELeko Batzorde Betearazleko kidea izan zen. Basqueskolan parte hartu du, EUDELek eta Emakundek bultzatutako emakume hautetsien ahalduntzerako eskolan, eta Basqueskolari lotuta jarraitzen du Bidelagun tokiko hautetsiei laguntzeko programaren bidez.

2 iruzkin
  • 2023-06-30

    Zorionak

  • 2023-06-30

    Felicidades

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko