Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Espainiako lehen turismo-bulego teknologikoa du gaurdanik Euskadik

2011.eko abenduak 30

Zirkulu-formako bulego interaktibo bat jarri du martxan Loiuko aireportuan Eusko Jaurlaritzak, eta bertan turista bost hizkuntzatan artatu ahalko dute, eta lau bideo-pantaila ere eskainiko ditu instalazioak

Instalazio berri horrekin, bidaiarien munduko harreragune berritzaileenetako bat bihurtuko da Bilboko aireportua Euskadira datozen bisitariek duten sarrerako ate nagusietako bat da Loiu-Bilboko aireportua, eta gaurdanik gerora turismo-informazioko gune berritzaile eta izaera teknologiko handikoa izango du, ezaugarri horietako lehenengoa Espainian, irudiaren teknologia berrien bidez lotzen baititu turistak eta lurraldea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Undak inauguratu ditu instalazio horiek, Industria eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillarekin eta Turismoko zuzendari Isabel Muelarekin batera, eta berekin izan ditu, halaber, proiektuaren diseinatzaileak eta Loiuko aireportuko zuzendaria ere Eusko Jaurlaritzaren ekimenak herrialde berritzailearen irudia helarazi nahi die Euskadira datozen turistei, lurraldearekin duten lehen kontaktuan. Iturralde y Sagües Ingenieros enpresak Arena Comunicación Audiovisual eta Avzeta Soluciones Audiovisuales enpresen laguntzarekin garaturiko diseinuari esker lortu da hori, kolpekatzen duen lehen sentsazioa eragiten duen eta beste hainbat sentsazio ere transmititzen dituen diseinua tarteko. Argia erabili dute funtsezko elementu gisa, bulegoa Bilboko aireportuaren espazioan bertan integratuta.

Zirkulu-forma du, posizio bertikaleko bereizmen handiko bideo wall-eko lau pantaila bidez eraikia («46»-ko 28 pantaila) eta definizio oso handiko ikus-entzunezko edukiak proiektatzen dira horietan. Informaziogunearen perimetroan integratzen dira eduki horiek, eta haren base zirkularrak faro bihurtzen du. Instalazioa lurzoruaren gainera flotatzen ari dela dirudi, zorutik bereizten duen argi-lerro mehe bat tarteko, eta bere sistema berritzaileak funtzionatzea eta gauez zein egunez ikusgarri izatea ahalbidetzen dio, argitasun gutxi badago ere. Maila teknologiko handikoa da funtzionamendua eta turistek instalazioarekin eta Euskadira egin behar duten bidaian aurki dezaketen guztiarekin lehen eskutik zer ikusiko duten erakutsiko dieten irudiekin elkarreragin dezakete.

Turista bulegoarekin harremanetan jartzen denean, ikusleari begira 1:1 eskalan hitz egiten duten pertsonaia bat erakusten du bulegoak, eta aurrez aurreko elkarrizketa izango dute, eta ongi etorria ere egingo ditu honako hizkuntza hauen arteko edozeinetan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, alemana eta zeinuen hizkuntza. Turismo-politika berritzaileetan aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzak baliatu duten ekintzen arteko beste bat dugu bulego berri hori.

Esperientzien merkaturatzearen ezarpenaren, sektorearen irisgarritasunaren aldeko apustuaren eta Euskadira etortzeko interesa duten guztiek lurralde osoaren aldez aurreko informazioa bertan aurki dezaketen on line telebista martxan jarri izanaren ondoren dator jardun hori. Sailburuak onartu duenez, sektoreko etengabeko hobekuntzako politika horiek bere fruituak eman dituzte 2011ko turismo-datuetan, bidaiarien sarrerari dagokionez historiako onena izango den urtean, hain zuzen ere. Loiuko aireportuaren turismoko informaziogunearen funtzionamenduaren beste xehetasun batzuk Bulegoak ikus-entzunezko instalazio gisa funtzionatzen du gainera, eta ikuslearen arreta erakartzen duten truku bisualak sortzea ahalbidetzen du, batez ere sekuentzia batetik besterako trantsizioetan. Horrela, adibidez, irudiak luzetara biratzen dira, eta informaziogune osoa biratzen dela dirudi.

Egiazkoak direla iradokitzen duten zenbait irudi-lerro biltzen ditu, eta proiekzioko bideomappingaren antzeko sentsazioak sortzen ditu. Arreta erakartzeko edo informaziogunea funtzionatzen ari den "modua" aldatzeko erabiltzen da zehazki baliabide hori. Bestalde, truku bisualaren bidez, egiazko espazioa pantailen barruko aldera luzatzen da, perspektiba faltsuak sortuta. Errealitate handituaren antzeko efektuekin jolastea ahalbidetzen digu horrek, baina eszenatokiak birtuala izaten jarraitzen du, egiazko ingurunearekin ezin hobeto uztartuta.

Aldi berean, ispilu-sentsazioak eragiten ditu, argi-aldaketa, logotipoaren integrazioa itxuraz holografikoa den espazio batean, eta abar. Elkarreragileak Sarreraren bi aldeetan, kanpoko zatian, bi terminal prestatu dira bisitariak eduki zehatzak balia ditzan ukimenezko pantailen bidez, une oro balia daitezkeenak, jendea artatzeko ordutegia edozein dela ere. Pantaila horiek aplikazio bat daukate, bidaiari bat aireportu horretara iristen denean bere buruari egiten dizkion galderei erraz erantzuten dien aplikazioa, hala nola: nola irits naiteke Bilbora, Gasteizera, Donostiara edo beste helmuga batzuetara, taxiak, autoen alokairua, hurbileko ostatuak, ekipaje-galera eta zer bisitatu edo egitea gomendatzen den.

Beste ezaugarri batzuk

Modernizazioa eta berrikuntza:

Sistema berritzaileenak dauzka instalazioak: low technology, jasangarritasuna, edukiak, iraunkortasuna. Low technology: eraikuntza-elementu soil eta xumeak erabiltzen dira. Egitura ondo integratzen da dagokion espazioan eta arina da.

Jasangarritasuna:

Elementu fisiko gutxi daude, digital asko. soiltasunaren eta eraginkortasunaren ideia transmititzea ahalbidetzen du horrek. Eduki dinamikoak. Hauxe dugu instalazioaren alderdi berritzaileena, hardwareaz edo makineriaz haratago. Giza eskalan erabiltzen da zenbait unetan, narratzailea saihesten den sekuentziak sortuz, protagonistak egiazko pertsonak izan daitezela eraginez. Edukiak dinamikoak dira, egitura hierarkiko organikoak erabiltzen dira, etiketen araberako katalogazioan oinarriturikoak. Horrela sorturiko edukien egitura gehiago doa webgune semantikoaren lerrotik egungo 2.0 lerrotik baino, eta horixe da sarearen ideala, hain zuzen ere. - Edukien postprodukzioa ingurune digital aurreratuetan egiten da, baina hori ez da inoiz ere ikusgarria, ikuslearentzako itxurak gabia eta arina izan behar baitu, berrikuntza betiere ikusezin eginez.

Iraunkortasuna:

Egiturak eta instalazioak erabat berriztagarri eta editagarriak diren edukiak biltzen dituzte. Eta gaur egungo edozein formatu baino bideo-bereizmen askoz ere handiagoarekin lan egiten du. Ildo horretan, etorkizuneko formatuak, HR baino handiagoak diren bereizmenak eta oraindik ere asmatu gabeko definizioetan sorturiko edukiak biltzeko prestatuta dago. Barruan, informazio-mahaiaren dagokion altzarian, gris koloreko kareharri motako harri naturala erabili da, zerra-ebakidurako akabera rustikoarekin, erabiliaren erabiliaz satinatuko dena.

Harria haritz-zurarekin konbinatuko da pieza horretan, bernizatu gabeko argizarien tratamendu-akaberarekin, eta horrela, forma eguneratu eta ia eskulturiko horien bidez, zubi bat ezarriko da eraikuntzaren material tradizionalen eta Euskadiko kulturaren eta kokatuta dagoen barrutiko material berrien artean. Bisitariaren aulkia haritz-zurez egingo du Jose Pablo Arriaga Markinako artistak.

Gainerako altzariak egunero erabiltzeko beharrezkoa den dokumentazioa biltzeko eta lokalaren klimatizazioa bertan modu diskretuan gordetzeko armairu bat eta bi erakustaltzari izango dira, eta azken horiek informazio-dokumentazioa banagailu gisa edo produktuen erakusleku gisa moldatu ahalko dira. Horiek eta monitoreen atzeko zatiaren estaldurak jada adierazitako materialak konbinatuta egingo dira.

6 iruzkin
  • @Maitelezana
    2012.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cuenta con la primera Oficina de Turismo tecnologica de Espana http://t.co/tUgucpCa

  • @ESKLDN
    2012.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    00.0334: Travel: The #Basque Country now boasts the first technological Tourist Office in Spain: http://t.co/7Lzrg2bw

  • @noski_rosa
    2012.eko urtarrilak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: The Basque Country now boasts the first technological Tourist Office in Spain . http://t.co/aUqvyU7X

  • @Ionnee
    2011.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Loiuko aireportuanTurismo-bulego teknologikoa inauguratu da, lehena Espainian http://t.co/pBVXrcDY

  • @TvEuskadi
    2011.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Loiuko aireportuanTurismo-bulego teknologikoa inauguratu da, lehena Espainian http://t.co/pBVXrcDY

  • @elopezdemunain
    2011.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi cuenta desde hoy con la primera Oficina de Turismo tecnológica de España . http://t.co/qtDQp5Cj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)