Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

200.000 euro kongresu eta bilera zientifikoak egiteko laguntzatan (Gobernu Bilera 2023-06-20)

2023-06-20

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilerak antolatzeko dirulaguntzak ematen dituen agindua. Kongresu eta bilera horiek, izan aurrez aurrekoak zein birtualak, 2023ko bigarren seihilekoan burutu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan. Deialdi honek 200.000 euroko diru-kopurua du.  

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agente egiaztatuak, haien kategoria edozein dela ere. 

Dirulaguntza hauek, honako gastu arrunt hauek ordaintzeko erabili beharko dituzte, besteak beste: kongresu edo bileraren antolamendua eta zabalkunde gastuak, hizlari gonbidatuen parte-hartze gastuak, ikertzaile gazteen partaidetza errazteko gastuak edo, kongresuen kasuan, ekarpen zientifikorik onenari eman ohi zaion saria. Jardunaldiok 2023ko uztailaren 1a eta abenduaren 31 artean burutu beharko dira. 

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola irakaskuntzako eta ikaskuntzako trebakuntzarako prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak edo mintegiak, besteak beste. Laguntzen deialdi honek aukera ematen du online egiten diren kongresu eta bilera zientifikoak ere finantzatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko