Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Euskal hezkuntzak "Elkarbizitzarako Hezkuntza aldeko Konpromisoa" izenpentzen du

2011.eko abenduak 30

Agiri horrek “etorkizuneko belaunaldiak askatasunean eta giza eskubideekiko begirune zorrotzean heztea “ du helburu

Euskadin ireki den aldi berrian, euskal hezkuntza-sistemak gaur “elkarbizitzarako hezkuntzaren aldeko konpromisoa “ izenpetu du. Agiri horrek “etorkizuneko belaunaldiak askatasunean eta giza eskubideekiko begirune zorrotzean heztea “ du helburu. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Isabel Celaá, zeremonia maistra gisa ari izan da eta testua irakurri du, geroago sinatzaileei, unibertsitate eta unibertsitateaz kanpoko hezkuntzako hogei bat instituziotako ordezkariei, sailburuari berari barne, hitza emateko.

“Konpromiso hau izenpetu izana Euskadirentzat oso albiste ona da, elkarbizitza osatzen duten elementuak dituelako. Hezkuntza-sistema osatzen dugun eragile guztion aniztasun eta autonomiarekiko begirunetik aurrera egiten duen elkarbizitza hain zuzen ere “, baloratu du, izenpetzearen ondoren, Isabel Celaák. “Honako hau bakearen ikasturtea izango zela esan genuen eta bete egin da. Pozik egon gaitezke, Euskal hezkuntza garai berriko zirkunstantziek eskatzen duten mailan egon da eta “, erantsi du sailburuak.

“Azpimarragarria da gainera, adostasunak, zeharkakotasunak eta pluraltasunak egin dutela posible Carlton-eko konprimisoa, gaur euskal Hezkuntza-sistemaren eragile guztiek izenpetu duguna ”, amaitu du.

Konpromezu osoa itsatsitako dokumentuan

3 iruzkin
  • @Supergradha
    2011.eko abenduak 31

    Comentario de Twitter:
    La educación vasca firma el "Compromiso por la Educación para la Convivencia" http://t.co/4uq9Tq4y

  • @Supergradha
    2011.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    La educación vasca firma el "Compromiso por la Educación para la Convivencia" http://t.co/fbWy1JHm

  • @urien_abogado
    2011.eko abenduak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La educación vasca firma el "Compromiso por la Educación para la Convivencia" http://t.co/KfdnKQgz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko