Hauteskundeak 2024
qrcode

Lanbidek 10,6 milioi euroko laguntzak onartu ditu; batetik, enplegu-nitxo berrietan prestatzeko; eta, bestetik, desgaitasuna duten pertsonak eta iraupen luzeko langabeak kontratatzeko

2023-06-20
  • Halaber, Administrazio Kontseiluak oniritzia eman die sektoreko prestakuntza-beharrak aztertzeko eta hautemateko azterlanak egiteko laguntzei

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 10,6 milioi euroko hainbat laguntza-deialdi onartu ditu gaur. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: desgaitasuna duten pertsonak merkatu arruntean kontratatzea, iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzea eta langabeentzako enplegu-nitxo berriak prestatzea.

Onartutako lehenengo deialdiak 7,5 milioi euroko dirulaguntzak abiaraztea aurreikusten du, enplegu-nitxo berrien eremuan lanbide-gaitasunen prestakuntza-ekintzak egiteko. Lehentasunez, langabeei zuzenduta daude, gaitasun digitalak eskuratu eta hobetu ditzaten (pertsonen zaintzaren, trantsizio energetiko-ekologikoaren eta ekonomia sortzailearen esparruetara). Lehentasunezkotzat joko dira iraupen luzeko langabeak.

Bestalde, 1,4 milioi euroko zuzkidura eman da enplegu lagundurako laguntzen deialdirako. Honako hauek kontratatzea sustatu nahi da lan-merkatu arruntean: desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala edo garun-paralisia duten pertsonak (% 33 edo gehiago); desgaitasun fisikoa edo sentsoriala (% 65 edo gehiago); entzumen-desgaitasuna (% 33 edo gehiago); eta gaitasun intelektuala (% 20 gutxienez eta % 33 baino gutxiago). Onuradunek langabezian egon behar dute, edo Enplegu Zentro Berezi bateko lan babestutik merkatu arruntera igaro.

2022an, 1,2 milioi euroko zuzkidura guztiz esleitu zen. Eta, beraz, deialdi honetan 200.000 euro handitu da. Eta espero da enplegu lagundurako taldeen 9 entitateren eskaerei erantzutea. Aurreikuspenen arabera, gutxienez 65 pertsona ezindu sartuko dira enplegu arruntean, gutxienez 200 pertsona enplegatuko direla bermatuko da eta 1.100 enpresa ingururekin elkarreraginean jardungo da laneratzea sustatzeko. Laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.

Era berean, beste deialdi bat ere onartu da iraupen luzeko langabezia-egoeran dauden 30 urtetik gorakoak kontratatzeko. Guztira,705.000 euroko zuzkidura du, lan-kontratuak mugagabea edo aldi baterakoa izan behar du, eta gutxienez sei hilabeteko iraupena izan behar du (lanaldi osoan edo lanaldi partzialean), gutxienez % 70ekoa. Laguntzen zenbatekoa handitu egingo da baldin eta kontratatutako pertsonak 45 urte edo gehiago baditu, emakumea bada edo 2022an edo 2023an Lanbiden kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-ekintza bat amaitu badu. Iaz 23 gizon kontratatu ziren  (% 74 45 urtetik gorakoak), eta 10 emakume (% 70 adin horretatik gorakoak). Orotara, 300.805 euro eman ziren dirulaguntzetarako. Aurten gaitutako aurrekontu-zuzkidurarekin, 98 pertsonaren kontratazioa finantza daitekeela uste da.

Azkenik, Kontseiluak onartu egin du prestakuntza-premia sektorialak aztertzeko eta antzemateko azterlanak egiteko laguntzen deialdia. Milioi bat euroko zuzkidura du, Euskadin lantokia duen jarduera ekonomikoko sektore bateko enpresak eta/edo langileak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakundeei zuzenduta dago, prestakuntza-beharren analisi-azterketa bat egitea erabakitzen badute.

Ikasketa horiei esker, gaitasun profesionalen gabeziak, ezagupen teoriko eta praktikoen gabeziak eta enpresen eta haien langileen lehiakortasun-garapenerako behar diren trebetasunak identifikatu ahal izango dira. Horrela, enpresak osatzen dituzten profesionalen gaitasunak hobetuko dituzten prestakuntza-planak garatu ahal izango dira; eta, ondorioz, horien lehiakortasuna hobetu ahal izango da.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-22

    Reinventar construcción industrializada permita bajar precios y a ser posible de quita y pon en otro lugar ante el riesgo climático y sin tener que derrochar energía porque los edificios no fuesen eficientes climáticamente.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-22

    Eraikuntza industrializatua berrasmatzeak prezioak jaistea ahalbidetuko du, eta, ahal dela, kita eta beste leku batean jartzea arrisku klimatikoaren aurrean, eraikinak klimaren aldetik eraginkorrak ez direlako energia xahutu behar izan gabe.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak