Berriak Kultura

Armetik kultura eta artera

2011-12-29

Dagoeneko hasi dira Gernikako Astra fabrika eraberritzeko lanak, aurrerantzean Sormen Lantegia izan dadin

Blanca Urgell, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua, eta José María Gorroño, Gernika-Lumoko alkate jauna, bisitan izan dira, lehen arma-fabrika izandako eraikina eraberritzeko lanak nola doazen ikusten, Sormen Lantegi bat sortu nahi dute-eta aurrera begira leku horretan. Proiektu hori aurrera ateratzeko inbertsioak 1.500.000 euro behar ditu, eta Eusko Jaurlaritzak eman dio diru hori Gernika-Lumoko Udalari aparteko diru-laguntza baten bitartez.

Gernika-Lumoko Udala da eraikinaren jabe, eta ASTRA-UNCETA Y CIA arma-fabrika zaharra eraberritzen hasi da Sormen Lantegi bat eratu nahian, aurrerantzean beste zerbitzu, ekintza eta jardun batzuk bultzatu, sustatu, erakarri eta eragin nahi lituzke-eta ekimen horri lotuta. Horrez gainera, proiektuak aitzindari eta gidari nahi luke izan, inguru hori aldatuz joan dadin arlo urbanistikoan, sozialean eta ekonomikoan, eta jakintzaren eta sormenaren esparru bar eratu dadin hor etorkizunean.

Udalak proposatutako proiektuaren arabera, Artearen eta Kulturaren Sormenerako Lantegi bat eratu nahi da Astra eraikinean, Ricardo Bastidaren proiektuari jarraituz egin zen eraikin hori birmoldatu nahi dute-eta. Beraz, arkitekto horrek diseinatutako kanpo-eraikin osoa berreskuratu nahi da, eta barrukoa ere jantzi eta egokitu nahi da altzarien bidez, martxan jar dadin lehenbailehen Sormen Lantegi hori.

Etorkizunean martxan egongo den etxe hori erabilera anitzekoa izango da, malgua bere alorrean, eta hainbat zereginetarako erabili ahal izango da, ahalik eta material eta tailer kultural gehien izan daitezen bertan.

Sormen Lantegiren bitartez, kultura-sortzaileen sarea nahi da ehundu, indartu eta sendotu, sormen-lanerako ezinbestekoak baitira azpiegitura eta espazio egokiak, sortzaile guztientzat topagune, elkargune eta lantoki izan daitezen. Beraz, estrategia aldetik, funtsezkoa da euskal gizarte osoarentzat, neurriz egindako inbertsioen bidez pabilioi industrialak eraberritu eta erabiltzea, era horretara, sortzaileek eta kreatzaileek eurek kudeatuko dituzten guneak erabilgarri egon daitezen.

7 iruzkin
  • @Supergradha
    2011-12-30

    Comentario de Twitter:
    De las armas a la cultura http://t.co/b8DsWbEt

  • @ecoeuskadi2020
    2011-12-30

    Comentario de Twitter:
    De las armas a la cultura http://t.co/RpAalYlk

  • @txargain
    2011-12-30

    Comentario de Twitter:
    RT @iturri: Ados. Jaurlaritza gaztetxeak sustatzearen alde. Auto-gestioa. RT @boligorria http://t.co/8eR7Yzmb

  • @egarate
    2011-12-29

    Comentario de Twitter:
    +1 baina #kukutza n izan ezik? “@iturri: Ados. Jaurlaritza gaztetxeak sustatzearen alde. Auto-gestioa. RT @boligorria http://t.co/8KK0x3xP

  • @iturri
    2011-12-29

    Comentario de Twitter:
    Ados. Jaurlaritza gaztetxeak sustatzearen alde. Auto-gestioa. RT @boligorria http://t.co/8eR7Yzmb

  • @boligorria
    2011-12-29

    Comentario de Twitter:
    @iturri Hemen dago prentsa oharra: http://t.co/nN9ChmbI

  • @ekulturanet
    2011-12-29

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News Arma-fabrika batetik Sormen Lantegi batera. http://t.co/XYCESuTV Gernikan posible dena, #kukutza baten, zergaitik ez?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)