Eman odola!
qrcode

Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai eta Debabarreneko 60 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

2023-06-19
  • Ermuko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost topaketen parte da, eta beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da
  • Hazinnovak doako aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die Euskadiko ETEei berrikuntza ez teknologikoari buruz, lehiakorragoak izan daitezen
  • 2022an burutu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIk eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzatutako egitasmoaren hirugarren edizioa, jadanik 650 ETE akreditatu baino gehiagorekin

 

Ermua, 2023ko ekainak 19.- Bizkaiko Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai, eta Gipuzkoako Debabarrena eskualdeetako 60 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Ermuko Izarra Center-en, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria, Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea eta Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea.

Ermuko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik bat izango da. Beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Ermuko Udala, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Debegesa Debabarreneko

 

garapen-agentzia, FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Arrantzarako Tokiko Ekintzarako Taldea (GALP), Lea-Artibai Fundazioa, Basque Food Cluster, Lanbide Ekimenak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Habic, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai eta Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek 76 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

 

Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Jeremías Ingeniería e Innovación, Iurretakoa, Plastibor, plastikoak injekzio-prozesuen bidez eraldatzen dituena eta Amorebietan dagoena; eta Boj Olañeta, Eibarko konpainia, sukalderako era guztietako tresnak egiten dituena.

 

Datorren ekainaren 26an, beste 47 enpresak, oraingoan arabarrak, Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Arkauten egingo den ekitaldian.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

 

 

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai ETA DebabarrenEKO 60 ENPRESAK

 

 

 

DURANGALDEA

 

 

ACABADOS AERONAÚTICOS DE BIZKAIA SL

Mallabia

AIRTALDE S.L.

Berriz

AMILIBIA Y DE LA IGLESIA, S.A.

Amorebieta-Etxano

AUXILIARES HIRUKOBAT S. L.

Berriz

AZAROS 21, S.A.

Atxondo

BILBU S.L. MATERIALES DE CONSTRUCCION

Amorebieta-Etxano

BLUM NOVOTEST IBERICA SL

Ermua

HARAKAI S. COOP

Amorebieta-Etxano

INDUSTRIAS G.ARIZAGA

Zaldibar

INDUSTRIAS ITTE, S.A

Zaldibar

INNOCUT, S.L.

Ermua

JEREMÍAS ESPAÑA, S.A.

Iurreta

JEREMIAS INGENIERÍA E INNOVACIÓN S.L.

Iurreta

JEREMIAS LOGISTIC SERVICES S.L.

Iurreta

KATIAK, S.A.

Izurtza

LARRAKO HARAGIAK SL

Amorebieta-Etxano

MANUFACTURAS GES, SA

Ermua

MECANIZADOS INDARPAK, S.L.

Iurreta

MUELLES ZALDUA, S.L.

Zaldibar

PACK&PAL MINTEGUI, S.L.

Abadiño

PLASTIBOR SLU

Amorebieta-Etxano

POLYPAL STORAGE SYSTEMS, S.A.

Iurreta

SOLDADURA LAGUNAR SL

Ermua

SORKUNTZAREN LURRALDEA SORLAND, S.L.

Abadiño

TALLERES ASCA, S.L.

Abadiño

TALLERES UNAMUNZAGA S.A.

Abadiño

1-     

 

 

 

 

 

 

 

 

BUSTURIALDEA

 

COFRADIA DE PESCADORES SAN PEDRO BERMEO

Bermeo

DISEÑO DE BAÑO DISBAINU S.A.L.

Busturia

EBAKI XXI S.A.

Muxika

EXCLUSIVAS GERNIKA S.A.

Gernika-Lumo

HIJOS DE JOSE SERRATS S.A.

Bermeo

LGK S.L.

Gernika-Lumo

METALTÉRMICA GAI S.A.

Gernika-Lumo

TRANSPORTES URRUTXUA S.L.

Gernika-Lumo

TRANSPORTES Y LOGÍSTICA CARMELO S.L.

Gernika-Lumo

 

 

 

LEA ARTIBAI

 

COFRADIA DE PESCADORES SANTA CLARA ONDARROA

Ondarroa

CONSERVAS AGUIRREOA

Ondarroa

EZENARRO AROZTEGIA SL

Etxebarria

HIGH IDENTITY BUILDINGS SOCIEDAD LIMITADA

Ondarroa

PESCADOS LLORENTE

Ondarroa

 

 

 

DEBABARRENA

 

ALIMEK SERVICIOS EN GESTION DE ALIMENTOS S.A

Elgoibar

APLICACIONES PRACTICAS ELECTRONICAS, S.A.

Eibar

BALENZATEGUI S.A.

Elgoibar

BOJ OLAÑETA, S.L. UNIPERSONAL

Eibar

CENTRO DE MECANIZADOS ARILAN S.L.

Elgoibar

CONSERVAS ZIZZO S.L.

Mutriku

EITEK IT&SECURITY FOR BUSINESS S.L.

Eibar

ELECTRICIDAD URKI, S.A.

Eibar

FERRETERIA UNCETA SA

Elgoibar

GRUAS APALATEGUI SL.

Elgoibar

HANNA INSTRUMENTS, S.L.

Eibar

KARAKATE SA

Elgoibar

KORPION S.L

Mutriku

MANUFACTURAS RESORT S.L.

Eibar

NUMATOR, S.A.L

Soraluze/Placencia De Las Armas

QUIMICA VASCA SA

Mendaro

REC ACCESORIOS, S.L.

Eibar

SORALUZE MAKINA BEREZIAK S.L.L.

Soraluze/Placencia De Las Armas

TORNILLERÍA ORUESAGASTI S.A

Soraluze/Placencia De Las Armas

XUNZEL ENERGY S.L.

Mendaro

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea, Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea.