Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Osasun sailak eta Osakidetzak bultzatutako formatu digitaleko osasun txartela erabilgarri Euskadiko farmazia guztietan

2023-06-16

 

NIK Patrika digitala/Cartera digital proiektuaren barruan garatua, ASTELEHENEtik, EKAINAREN 19tik aurrera deskargatu ahal izango da eta ohiko txartelean sartutako egiaztagiriak mugikorrean eskuragarri izateko aukerarekin

 

 Datorren astelehenetik, ekainaren 19tik aurrera, Osasun Sailak eta Osakidetzak ezarritako formatu digitaleko Osasun Txartel Indibiduala (OTI) erabilgarri izango da Euskadiko farmazia guztietan. Txartel horren bidez, ohiko txarteleko egiaztagiriak eskura daitezke telefono mugikorrean.

 

OTI digitalaren zerbitzu berriak ez du ohiko plastikozko txartela ordezkatuko; hori baino, herritarrek osasun-sistemarekin duten interakzioa hobetuko duen zerbitzu gehigarri bat izan nahi du. Izan ere, hurrengo fasean OTI digital horren eraginkortasuna Osakidetzako osasun-zentroetara zabaltzea aurreikusi da.

 

 Laburbilduz, euskal osasun-sistema publikoa modernizatzeko beste urrats bat da, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako NIK Patrika digitala/Cartera digital proiektuaren barruan.

 

Bestetik, OTI digitalak Osakidetzako profesionalen aurrean identifikatzeko balio du, Osakidetzako osasun-zentro, anbulatorio, ospitale eta abarretan, orain plastikozko OTI fisikoarekin egiten den bezala. Pazientea identifikatzeko ez ezik, txartel digital berria QR kodeen irakurgailuetan, totemetetan eta abar ere erabil daiteke, Euskadiko farmazia guztietan eta Arabako Unibertsitate Ospitalean (lurralde horretan gauzatu zen ekimen honen proiektu pilotua), eta pixkanaka Osakidetzaren gainerako sarera hedatuko da.

 

Oraingoz, OTI digitala indibiduala eta pertsonala da. Hurrengo fasean, familia bereko kideen osasun-txartelak telefono mugikor bakar batean izateko aukera ezarriko da.

 

Nola lortu OTI digitala?

 

 OTI digitala eduki ahal izateko, ezinbestekoa da ziurtagiri digital bat izatea (B@Kq edo antzekoa), adibidez, Osasun Karpetarako sarbidea ematen duena. Parte hartu nahi duten eta ziurtagiri digitalik ez duten pertsonek, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta - Zuzenean bulegoetan edo gizarte-etxeetan kokatutako edozein KZgunetan eskatu ahal izango dute.

 

 Ziurtagiri digitala lortu ondoren, nahikoa da Eusko Jaurlaritzaren NIK aplikazioa deskargatzea AppStore edo PlayStore bidez. Horrela, telefono mugikorra erakutsiz soilik, erabiltzaileak bere burua identifikatu ahal izango du Euskadiko edozein farmaziatan.

 

 OTI digitalari buruzko informazio gehiago esteka honetan: OTI digitala - Informazio orokorra - Osasun Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

 

 

OTI digitala jada martxan duten osasun-zentroen eta kanpo-kontsulten zerrenda

6 iruzkin
  • Argazkia Jose Antonio Garcia Gallego
    2023-07-20

    Coincido con la opinión de Iñaki (21-06-2023).
    Tengo DNI digital y no hay forma de entender cómo puedo escanear el código QR de mi DNI. La información sobre la aplicación es malísima. Llevo ya 1 hora y todavía no lo he conseguido.

  • Argazkia Iñaki
    2023-06-21

    Si sois tan malos como para explicar tan mal la instalación de la tarjeta, cosa que no he conseguido, no se como de peor será su funcionamiento.

  • Argazkia Iñaki
    2023-06-21

    Malos para hacer una buena app, y peores para explicar cómo se instala.

  • Argazkia Jesús Carbajal
    2023-06-20

    saludos. Es posible incorporar las de mis hijos?

    gracias

  • 2023-06-19

    Eskerrik asko informazioagatik

  • 2023-06-19

    Muchas gracias por la información

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)