Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

EJIE, enpresa osasungarri eta jasangarria laneko osasunaren sustapenean

2023-06-15
  • Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak langileen osasuna sustatze aldera egindako etengabeko ekintzengatik jaso du aitorpena
  • Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak ematen duen enpresa-jardunbide egokien saria jaso du
  • EJIEk 2019an lortu zuen aitorpen hori, hiru urteko balioarekin, eta denbora hori igaro ondoren, enpresa osasungarria dela berretsi du

langileen osasuna eta ongizatea sustatzeko konpromisoagatik nabarmendu dute Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, EJIE. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren mendekoak, euskal enpresak arlo honetan egindako lana aintzatetsi du, osasuna sustatzeko programaren iraunkortasuna ebaluatu ondoren. Aitortza horren lekuko zuzena izan da Asier Saez de Vicuña EJIEko zuzendari nagusia, berak jaso baitu aitorpenaren diploma Ourensen eginiko ekitaldi batean. 

EJIEk 2019an ere jaso zuen errekonozimendu hori, orduan ere laneko osasunaren arloko enpresa-jardunbide egokiengatik. Errekonzimendu hura hiru urterako zen eta denbora honetan egindako lanari esker eutsi egin dio konpromisoari eta ,horri esker, sariaren sustatzaileek enpresa osasungarria dela berretsi dute. Beste adierazle batzuen artean, baloratu dute Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak modu iraunkorrean mantentzen duela laneko osasuna sustatzeko programa bat. Ildo horretan, Egiaztatze Batzorde Teknikoak baloratu du jarduerak eta arreta mantentzen dituela langileentzako eta bezeroentzako onurak lortzeko, bai eta programa beste eremu eta leku batzuetan zabaltzea ere.

EJIEko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kideen ahalegina eskertu ondoren, batez ere Giza Baliabideetako pertsonena, lan-ingurune osasungarria eta iraunkorra sustatzeko egindako lanagatik eta dedikazioagatik, Saez de Vicuñak azpimarratu du osasun fisikoa eta mentala gure erantzukizunak eta zeregin profesionalak behar bezala betetzeko alderdi garrantzitsuenetakoak direla.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, aitorpen hori “gure plantillako pertsona guztientzat da, lanean gure osasuna zaintzeko programetan eta ekimenetan aktiboki parte hartu dutelako eta erakutsi duten konpromisoagatik”. Eusko Jaurlaritzaren organo kudeatzaile teknologikoa da EJIE, zerbitzu publikoen digitalizazioa ahalbidetzen duena, eta zerbitzu horien euskarri diren informazioaren eta komunikazioaren teknologien kalitatea, segurtasuna eta jarraitutasuna bermatzen dituena. Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien (IKT) arloan dihardu, eta, horretarako, zerbitzuak ematea bermatzen duten baliabideak eta azpiegiturak ditu. Gaur egun 231 langile ditu.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-19

    Más premios a empresas o colectividades con cero en tiempo o mínima tasa de absentismo y accidentalidad reconocimientos labor preventiva.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-19

    Sari gehiago enpresa edo kolektiboei, garaiz edo gutxieneko absentismo-tasarekin eta istripu-tasarekin, prebentzio-lanaren aintzatespenekin.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak