Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Hego Koreako Gyeongsangnam-do probintziako gobernadorearekin bildu da, lankidetza-eremuak aztertzeko

2023-06-16
  • Bisita hori dela-eta, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganberak eta Changwongo Merkataritza eta Industria Ganberak elkar ulertzeko memoranduma sinatu dute 

Lehendakaria eta Park Wan Su gobernadorea Ajuria Enean bildu dira gaur goizean, eta adierazi dute bi gobernuek harremanak estutzeko duten borondatea dutela.

Ekitaldian izan dira, halaber, Gyeongnameko Merkataritza Ganberako presidente Koo Ja Cheon, Gyeongsangnam-doko Merkataritza eta Industria Bulegoko zuzendari nagusi Ryoo Myung Hyun eta Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza. 

Bestalde, bi mandatariak bildu aurretik, Bilboko eta Changwongo Merkataritza Ganberek Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu dute, eta bertan adierazi dute lankidetza areagotu nahi dutela merkaturatzearen, garapen teknologikoaren eta nazioarteko erakundeen arloetan, enpresa-proiektu bateratuak garatzeko aukerak sustatu nahi dituztela eta bi lurraldeetako enpresen elkarrekiko bisitak sustatu nahi dituztela. 

Lehendakaritzarekin batera, “Basque Trade & Investment” Nazioartekotzeko Euskal Agentziak uneoro koordinatu du Hego Koreako ordezkaritza horrek Euskadira egindako bisita. 

Gyeongsangnam-doko gobernadorearen bisitarekin aukera zabaldu da Hego Koreako beste probintzia batekin lankidetza-esparrua eratzeko, 2021az geroztik Jeollanam-do probintziarekin harremanak ezarri ondoren.

 

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak