Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Atmosferarako kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak erregulatzen dituen Dekretua onartu da (2011-12-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 27

Dekretua, Atmosferarentzat kutsakorrak izan daitezkeen jardueretan jarduten duten instalakuntzak arautuko dituena

Gobernu Batzordeak gaur egin duen bileran atmosferarako kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak erregulatzen dituen Dekretua onartu du, isurketa horiek mugatu, aurreikusi eta kontrolatu ahal izateko.

Pilar unzaluk zuzentzen duen departamentuak landutako dekretuak, era berean, jarduera horiek egiten diren azpiegituretan ezarri beharreko erregimen juridikoa arautzen du eta, horretarako, jardueraren araberako bi araudi ezberdin finkatu dira -baimenekoa eta jakinarazpenekoa-.

Dekretu horren onartzearekin Euskadik bere lurraldean airearen kalitate helburuak betearazteko eskumenak indarrean jarriko ditu eta Espainia zein Europa mailan onarturik dagoen araudira egokitu beharko da.

Zehatz mehatz, atmosferarako kutsagarriak izan daitezkeen jardueren katalogoa eguneratzen duen urtarrilaren 28ko 100/2011 Erret Dekretuak arautzen dituen jarduerak dituzten instalazioetan du eragina onartutako Dekretuak.

Instalazio bakoitzaren jarduerak finkatuko du baimena izan edo ez, edo bestela, bere jardueraren berri eman beharko du. Erabateko Ingurumen Baimena (EIB) behar duten instalazioek onartu berri den Dekretuaren edukia euren EIBren bitartez txertatuko dute.

Atmosferarako kutsagarriak izan daitezkeen jardueretarako baimenak, besteak beste, zera jaso beharko du, isurien muga-balioa eta ingurumenean eragina izan dezaketen egoera berezietan kontrolerako eta trataerarako sistema eta prozedurak, alegia, abian jartzea, isurketak, funtzionamendu akatsak, behin behineko geldialdiak edo behin betiko lan uzteak edo epe amaierak.

Dekretu horrekin txostenen teletramitazioa eta admistraziorekiko harremanen erraztea bultzatzen da, batez ere, arrisku gutxiko jarduerentzat eta beste jardueren gaineko aurrekontrola handitu egiten da. Ondorengo ikuskaritza eta kontrola zorroztu egiten da edozein jarduerarentzat segurtasun handiagoa lortuz (martxan dagoeneko), ingurumen lankidetzako erakundeen eta araudi teknikoen garapenen betebeharren bitartez.

Iruzkin bat
  • @L_J_Meneses
    2012.eko urtarrilak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Aprobado el Decreto que regula las actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera http://t.co/RG9B1sHR #aire #contaminacion

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan