Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Onetsi da AHtren Hernialde-Zizurkil tartearen lizitazioa (2011-12-27(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko abenduak 27

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko Plataforma (Tartea: Hernialde - Zizurkil) eraikitzeko obrak egiteko 5.000.000 euro baino gehiagoko kontratua egiteko baimena emateko

Gobermu Kontseiluak baimendu egin du Abiadura Handiko Trenaren Hernialde-Zizurkil tartearen lizitazioa, 169 milioi euroko balioarekin.

Gaur egun, AHTren Gipuzkoako adarrean, dagoeneko 13 tarte ari dira egiten: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani.

Horrez gain, egiten ari diren hamahiru tarte horiei, adjudikatu berri direnak gehitu behar zaizkie: Hernani-Astigarraga eta Ezkio Itsaso. Halaber, Zizurkil-Andoain tartea laster adjudikatuko da.

Horrela, Euskal Y-aren Gipuzkoako tarte guztiak, Irungo eta Donostiako geltokietarako sarbideak izan ezik, adjudikatuta edo lizitazioan egongo dira 2011 amaitu baino lehen. Edo, beste era batera esanda: 59,1kilometro edo trazaduraren % 77,6. Trena Donostiara 2016an iristea da helburua.

Obrak martxa onean doaz, eta horren adibidea da 2012ko lehenengo hiruhilekoan Ordizia-Itsasondo eta Beasain ekialdea tarteen obra zibilaren egikaritzea amaituko dela.

 

Hernialde-Zizurkil

Tartea udal-mugarte hauetatik doa: Hernialde, Anoeta, Asteasu eta Zizurkil. 5,8 km-ko luzera dauka, eta tartearen zatirik handiena lurpetik doa, Anoeta, Asteasu, Zizurkil eta Ugarteko tuneletatik. Izan ere, tunel horiek 5,3 km-ko luzera batzen dute (guztizkoaren % 86,5). Gainerako trazaduran, hiru bidezubi daude Hernialde, Alkiza eta Asteasuko erreken gainean, 25 m , 69 m eta 404 m-koak, hurrenez hurren.

Anoeta eta Asteasuko tuneletarako sarreren obrek ukitutako GI-3412 eta GI-3630 errepideetan, behin-behineko saihesbideak planteatzen dira. Horiei esker, ibilgailuen trafikoari eutsiko zaio obrek iraun bitartean, eta, gero, errepidea azkar jarri ahal izango da berriz ere hasieran zegoen bezala.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan