Hauteskundeak 2024
qrcode

Tapia: “Epaileak eta fiskaltzak neurriak hartu beharko dituzte Zaldibarren, konkurtso-administrazioak du, une honetan, ardura osoa”

2023-06-15

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du, gaur goizean, Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Beste gai batzuen artean, honako hauek baloratu ditu:

-Zaldibarreko zabortegiaren egoera

“Zabortegia ez dago une honetan erortzeko arriskuan. Segurtasun maila handiarekin utzi genuen. Enpresaren eskuetara itzuli genuen eta konkurtso-administratzailea da arduraduna. Mantenu lanak eten egin dira. Konkurtso-administratzaileak nahi du bere prozedura bukatu, hori dela eta, aztertu da ea posible zen lur horiek guk eskuratzea, baina ez dugu uste lur horiek balio dutenik, gastuak dituzte bakarrik.

"Posible izango da etorkizunean poligono industrial bat egitea?  Hori jakiteko azterketa eskatu genuen, eta txostenak argi eta garbi esaten du ezetz. Egonkor dago baina guk ez ditugu lur horiek hartuko ezin delako poligonorik jarri. Ikuskapen lanarekin jarraitzen dugu baina gehiago egonkortzeko lana egitea konkurtso-administratzaileari egokitu zaio”.

“Gauza asko egin dira, txostena bideratu zaie administratzaileari eta fiskalari, zer lan egin behar diren esan zaie, eta guk ikuskapena egingo dugu. Hiru errekerimendu egin zaizkio administratzaileari. Epaiketari buruz ez dut berririk, behin baino gehiagotan atzeratu da prozesua”.

-Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege proiektua 

“Gure helburua motibazioa sortzea zen eta ez isunak jartzea. Badaude isunak beste lege batzuetan, beraz, ez dut aterik ixten, prest gaude negoziatzeko isunak sartzeko, baina lan egin behar dugu proaktiboki. Prest gaude aztertzeko. Zigorren esparrua ez da, nire ustez, garrantzitsuena”.

-Energia berriztagarriak. Parke eolikoak.

“Oraindik Lurralde Antolaketa Planak ibilbide luzea du, herritarren partea-hartzea ere izango baita. Herri bakoitzak zer dion ikusi behar dugu. Partaidetza izateko aukera badago. Plana ahalik eta azkarren onartu behar dugu”.

-Hurrengo urteko aurrekontuak

“Gida-lerroak baino ez dira, baina jasangarritasun energetikoa sustatzeko neurriak sail guztietan egon behar direla jasoko dituzte aurrekontuek. Gida-lerro horiek zeharkako politika izan behar dira”.

-Lehortea eta nekazariak

“Hemen lehorterik, berez, ez dago, pertsonei dagokienez, baina abereentzat agian egon daiteke. Neurri bereziak jarri behar ditugu abereentzako janariaz. Duguna ez da nahikoa eta kanpotik ekarri behar da, eta garestiagoa da. Dirulaguntzak jarri ditugu horretarako, baina egiturazko neurriak aztertu behar ditugu aurrerantzean”.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2023-06-15

    Berehalako jarduketen aurretik prebentzio-txostena egitea, txostena egiteko denbora ematen badu, aipatutako txostenik gabe urgentziaz jardun beharrik gabe, ondorioak eta erantzukizunak dituen ingurumen-delitua gertatu aurretik.

  • Argazkia Xaver
    2023-06-15

    Realizar informe preventiva previo a actuaciones inmediatas, si da tiempo a efectuar informe sin tener que actuar de urgencia sin el citado informe, antes pueda darse un delito ambiental con consecuencias y responsabilidades.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak